|
Amantxi
Andre Nikolasa. Bereala Amantxi ta Andre Brijida.
Azkenean Karmentxo:
Niko.- Azkenian, debarren gertaera burrunbatsua jakin gabe gelditu gera. Dantzari bikaña dala azaldu du; baña besterik ez.
Aman.- (Amantxi ta Andre Brijida eskuiko atetik sartzen dira.) Andre Nikolasa,...
Niko.- Amantxi,... (Alkarri musu ematen diote.)
Brij.- Enrike emen dala esan digute.
Niko.- Bai; emen izan da. Dantza puska bat egin ta aidian an juan da.
Brij.- Biyak dantzatu al zerate? Niko.- Ez du lagun biarrik. Bakarrik ederki egiten du.
Aman.- Enrike’tzaz zer deizkiozu?
Brij.- Ezerjakin al dezu?
Niko.- (Beste biyak bere ondoan bilduaz.) Enrike ori berebiziko gezurtia da.
Aman.- Orra...
Brij.- Bai. e? Niko.- Esan diran guziya gezurra da. Ez duela ezer ikusi, ez duela ezer entzun, ez duela emen iñork txintik atera, berak lo lasai egin duela...
Brij.- Zer ziran bada Xiriakok entzun dituen barbulla ta zaratak?
Niko.- Enrike’ren zurrungak izango ziran noski.
Brij.- Ederrak...
Aman.- Ezagun da, bai, gezurretan ari dala.
Niko.- Eta neri sartu nai ziran ziriya! Debarrak, elgoibartarrak baño pizkorrago ta bikañagoak dirala esanaz! Neri?...
Brij.- Toki onian asi da bada...
Niko.- Ez diot utzi, ez. Ederki dantzatu azi det.
Aman.- Txinixten dizut.
Niko.- Ai, ez. Nik ez det dantzatu azi; bera dantzatu da.
Brij.- Ederrak esango zenizkion beintzat.
Niko.- Ori bai. Gero, bi itz esan ordurako, atzera biurtu ta... (Irurak sukaldetxora begiratzen dute.) sukaldetxoari begira onela jartzen zan. Berriz ere, zerbait esan ordurako, bi begiyak bere ortantxe jartzen zituen. (Irurak sukaldetxora begiratzen dute.) Ez dakit zer zuen sukaldetxo ortan.
Aman.- Lenago ere sukaldetxo orretzaz zerbait igarriak gera.
Niko.- Ontan, aurreko eztaietako txixtularia soñu jotzen asi da, ta gure gizonak dantzari ekin dio, baztar guziak purrukatzeko zorian. Ta zeñek gelditu arazi? Nere alegiñak, beintzat, alperrik izan dira. Azkenian txixtularia ixildu azi biar izan det. Neretzako, gizon ori bart arratsian zoratu egin dute.
Brij.- Ori izango da guziya.
Niko.- Orrekin ez dago gizonik.
Aman.- Ez; bestiari eutsi biarko.
Niko.- Bai, bai: beste orrengana txirrixtatzen zerala len ere ezagutu dizut.
Aman.- Ai! Ori ez! Ni zure esanean zintzo egon naiz.
Ia nork gaizkatzen nauen esan det: edo batak bere ezpatarekin edo bestiak bere latiñakin.
Niko.- Eta bestiaren latiñetan estropozo egin dezu.
Aman.- Ez, ez.
Karm.- (Eskuiko atetik sartuaz.) Izeba.
Niko.- Karmentxo! Aman.- Karmentxo! Karm.- (Amantxi’rengana juan eta musu emanaz.) Amantxi,...
Aman.- Nere kuttuna, emen al zera? Karm.- (Andre Nikolasa’rengana juan eta musu emanaz.) Andrea,...
Niko.- Egunetik egunera ederragoa arkitzen zaitut...
eta kaskamotzagua.
Karm.- (Andre Brigida’ri.) Aitak bigaltzen nau, giltzak zerorrekin ekarri dituzula...
Brij.- E? Karm.- Eta jantziak ateratzerik ez daukala...
Brij.- Egia diozu. Au nere burua! Izan ere, egun abetan, etxe ontako katramillakin ez nago ezertarako.
Aman.- Ez da arritzekoa.
Niko.- Ez noski.
Brij.- (Karmentxo’ri giltzak erakutsiaz.) Torizkizu... eta esaiozu... edo ez; zaude zu emen; Amantxi’ri lagun egiozu, ta neroni juango naiz.
Niko.- Lagunduko dizut.
Aman.- Zu ere ba al zuaz, andre Nikolasa?
Niko.- Nagon etxekoak galdu ez naizela jakin dezaten.
Brij.- Bereala etorriko naiz.
Niko.- Ni ere bai. Emengo gertaeren amaia ikusteko zaleturik nago-ta.
Aman.- Gero arte orduan.
Niko.- Agur.
Brij.- Agur. (Andre Nikolsa ta Andre Brijida eskuiko atetik juaten dira.)
|