 |
|
 |
 |
|
Aterako gera!
BIGARREN IRUDIA
Anthon eta Pello Atraka
Atraka.- Eup!
Anthon.- Kaxo, Atraka. Zer degu? Atraka.- Bageala.
Anthon.- Itxasora gabe?
Atraka.- Bo! Galernazo madarikatu bat atera dik, eta legorrian gelditu gaituk.
Anthon.- Bejondaizutela; urtara eziņ danian, sagardotara.
Atraka.- Askoz ere segurubo dek.
Anthon.- Ez zekiat, bada. Urtan ez aiz beņere ito, baņo...
Atraka.- Ik zer dakik?
Anthon.- Mutill, ala uste nikan biņipin.
Atraka.- Norbaitek esango zikan eta.
Anthon.- Bai; nik ala zeukat buruban: ez aizela beņere urtan ito; baņo alakoren batian sagardotan itoko aiz.
Atraka.- Ederki eman ere! Ez bazekiat bada nik iaio igari!
Anthon.- Legorrian bai, legorrian!
Atraka.- Tira, tira, berriketa gutxi eta bete baso bat.
Anthon.- (Garbitubaz basua) Zenbatgarrena?
Atraka.- Oraiņ sartu nak eta zenbatgarrena?
Anthon.- (Betiaz) Ez al dek lenokoik?
Atraka.- Ez, gizona. Lenokuak..... denak eran nizkikan.
Anthon.- Ez diat ori esaten. Galdetzen nikan lenokoik ez dekan zor.
Atraka.- Bai zera. Arrantzaliak oso ondrarubak gaituk. Ez degunian -garbi esatia obe dek-, ez diagu pagatzen; baņon degunian,... (askotan ere ez). Aurtengo neguban ere nik arrapatzen detan bixigurik aundiyena iretzat izango dek.
Anthon.- Juan dan urtian bezela, neretzako ekarri, zubek jan eta arrekiņ eran zenuten sagardorik pagatu gabe itzul egiņik. To, to.
(Emanaz basua. Atrakak eraten du botiaz kondua.) Ez nak ni legorreko arrantzaliakiņ fiyatzen.
Atraka.- Ez dek legorreko arrantzalerik izaten.
Anthon.- Ez zekiat, bada. Joxe Pipaxek legorrian itsasuan baņon lupi geiago arrapatzen dizkik.
A traka.- Pipaxek... nai dubelako. Gizarajuak amaika mixeri pasatzen dizkik; lenguan ere geiegi jan eta... gosiak gelditu.
Anthon.- Bai, eta pagatzerakuan gogoratzia aztu.
Atraka.- Gizon ori baņon droleroik ez diat ikusi.
Beti berriketan ariko uke, belarriyetatik itza dariyola, eta batea edo bestea egiten dik moduba pagatu gabe itzuli egitekua.
Anthon.- Oiek beliarena egiņ eta gero sagarduen kontubak exkax. Nagusiyari pagatutzeko beņere dirurik osatzen ez. Batetik, neurtzeko usariyo berriyakiņ ogei ta bost kargako upelari ogei eta amar eman...
Atraka.- Ez dik karga txarra iruki biar.
Anthon.- Eta gero jariyuak, eta mermak, eta sagardua sartzia gure kontu, eta upela garbitzia, eta sebatzia, eta...
Atraka.- Ortara ezkero, ustu ere obe zenuteke zeonek zeonek egiņ.
Anthon.- Anbat ori ere.
Atraka.- Baņon azkenian, zubek negar asko egiņatikan, erostunak berdindu biar izaten dizkik zuben eskasiyak.
Anthon.- Bai eta zera ere.
Atraka-. Bai bada; baso txikiya jarri eta ura ondo betere ez; botilletan gutxi gora-berako neurriyak eta... beste txirriyo asko.
Anthon.- Gaurko egunian pasako dituk neurri kontubetan; emen dituk beti ikusten poto lege berriko oiek, eta erozeiņ gauzengatik, zapla multa! Lenguan ere, patina zikinduba zeguelako, bi pezeta zar multa!
Atraka.- Orlakuan zeladoriari baso pare bat eman ezkero, ixilik pasakoik.
Anthon.- Batzubek bai; baņon badek gallego buru aundi bat, gaxtuo dek zezen naparra baņon. Onera etorri ukan bere parajetik erdi gosiak; eta oraiņ, puru aundiya ezpaņetan arturik, markesa diruiyela or zebillek pasiatzen kalietan.
Atraka.- Eta orrenbeste zikiņ al zegon patiņan?
Anthon.- Bai zera! Dozen erdien bat legatz buru, sardiņ ustel batzubek eta orlako beste zerbait... Zeladoriak berak kraka geiago zekakan txapelian.
Atraka.- Orduban emendik aurrera maiz garbitu bearko dek.
Anthon.- Bai, ari nak beti garbitzen; baņon nik garbitu ala, goiko jendiak zikintzen ziatek.
Atraka.- Aieri ere multa eman azi.
Anthon.- Bai, baņon emendik eramaten ditek sagardua, eta asarretu ezkero ez litukek geiago etorriko.
Atraka.- Orduban, oieri bai txiskatzia neurriyetan, e? Patiņa garbitzia ere sagarduan kargatuko diyotek?
Anthon.- Sagardo jabiak bai, kargatzen zizkiak, ogei ta bost kargako upelian, ogei ta amar.
Atraka.- Ik berriz guri ogei eta amaika eta partira.
(Soņu aundi bat patiņan zerbait eroriyena.)
Anthon.- Zer da ori? (Juaten dira patiņako atera.) Oi, arkumia zirurik.
Atraka.- Txerriko umia dek.
Anthon.- (Burlaz) Bai zera, piper morruekiņ. (Barrena sartuta eta ostera ateratzen da.) Katuba dek!
Atraka.- Ja! Ja! Ja! Iy-iya asmatu ukan!
Anthon.- Ez dek oraiņ iņor etorriko, ez, mokaru goxu orren billa. Emen zebiltzik egunero: alkandora erori zaiotela, ero pixoiala, ero...
Atraka.- Urdai azpikoren bat.
Anthon.- E! Gauza oiek ondo gordetzen dizkitek.
bai... Alakorik balitz, aguro garbituko nikek patina.
Atraka.- Bai eta urdai azpikua ere.
Anthon.- Lenguan erori zitzaiotekan... zera... uztaiekiņ egiņtako barrika-erdi alako bat... Bostgarren bizitzako neskak atzeko koskorrak egiteko izaten omen dik.
Atraka.- A; poliziyakua! Oraingo neskak ala ibiltzen dituk beti beren poliziyakua atzetik dutela...
Anthon.- Orain nik oien zikiņak garbitu egin biarko dizkiat.
Atraka.- Utzi zak; etorriko dituk...
Anthon.- Bai, etorriko dek... zeladoria bi pezeten billa. (Erratza artu eta garbitzera dijua.)
Atraka.- Orla aterako aiz!
Anthon.- Atera biarko diat garbitze ezkero. Bitartian egin zak faore sagarduari kontu artzia.
(Juaten da patinara.)
Atraka.- Ba, bai! Ni emen nagon bitartian, ez dek sagardorik alperrik galduko.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |