4. Pello Atraka eta Tanti


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Aterako Gara! »  4. Pello Atraka eta Tanti

Aterako gera!

LAUGARREN IRUDIA



IV



Pello Atraka eta Tanti



(Tantik totel itzegiten du. Sartu eta gelditzen da atien aldamenian, beti bildurraz kanpora begira.)

Tanti.- Etun on etxetuat.

Atraka.- Oi! Tanti, i al itzan? Norbait zala uste nikan.

Tanti.- Alatañetan, Ataka sadaldua talten. Tomeltiante taltu al aiz?

Atraka.- Zer edo zer egin biarko diagu orrenbeste alper mantenduko badegu.

Tanti.- Pataitalena! Bela sadaldoteian eta...

Atraka.- I nun ago bada?

Tanti.- Talto batian etoli nak oldia; tia, ekatzak bato bat eta baniak kolika-kolika.

(Atrakak betetzen du basua eta eskaintzen diyo Tantiri. Onek egiten du artzea. bañon ez du artzen.)

Atraka.- Ez zerate gaizki bizi alper txar oiek.

Tanti.- I betela. Atzo’le teatuan egon oldubata alte eta gaul goitian teietan kaiea atea.

Atraka.- Teatruan e? Obe dek, bai, lanera bañon ara juan.

Tanti.- Aintze uten totia.

Atraka.- Gauza politak egingo dizkitek, e?

Tanti.- Tiltuan, tiltuan... mutil an bai edelki: taldiya atea toli ta toli, eta deo tomediantia dañian, eta taldiya toli eta dizonak talto, eta tlapuba tali ta talto, eta deo matila ta talto, deo utaia ta talto, eta...

Atraka.- Gero barrika... (Au guziya presaka.)

Tanti.- Ta talto!

Atraka.- Gero upela...

Tanti.- Ta talto!

Atraka.- Mutil!!!

Tanti.- Ta talto, ta talto, ta talto! Ta beti toti batian!

Atraka.- Bejondaikala!

Tanti.- Ez zea: teato tikiyan betela, beliketan asi tolti t’eldiyetan eta ixildu bae amabi t’eldiyak alte... Eta etitek eiten talto thiki bat ere... Ezta onenbeste’le. (Salto egiñaz.)

Atraka.- Eta aien berriketak aitziagatik pagatu?

Tanti.- Oli! Oli!

Atraka.- Pagatu gabe aitzen dizkiagu kai aldian (batere ez dakitelarik) aiek ez bezelako berriket alaiak.

Tanti.- Bañon tiltuan,... mutill, ula, ula dauza! Sotatik tintilik dizona, eta buluba anken danian tali, ta deo eskubak buluben dañian, eta alen dañian tlipa, eta tlipen dañian abua, eta...

Atraka.- Mutill!

Tanti.- Eta deo talto!...

Atrala.- A bai! Ortik aurrerakua bazekiagu!

Tanti.- Dauza oiek atoldatzian, sadaldua elateko dodua editen zat.

Atraka.- To, bada, to! Emen niok ordubeti ontan zai.

Tanti.- Etatzat. (Besua luzatzen du, bañon basua artu baño len, juaten da atera begiratzera, eta ateratzen da presaka.) Eletiolia! Eletiolia! Batiak ni! (Juaten da korrika.)

Atraka.- Ja! Ja! A zer izuba! Ori bai dijuala toli ta toli, talto ta talto. Ja! Ja!... Eta oraiñ zer egingo det nik basu onekiñ?... Alperrik galtzia bañon, alperrik eratia obe dala da esaera, eta... eran egin biarko.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org