|
Biozberak
Lenguak eta Andre Jaxinta
Gero, Mariano jauna. Azkenean Izpitza
(Andre Jaxinta atariko atean azaltzen da.)
Bebel.- Ara bera!
Lolot.- Egiya!
A. Jax.- (Andre Jaxinta par-irriya egiñaz aurreratzen da. Alabak ere par-irri egiten dute: ta, par-irriyakin alkar aditu nai balute bezela, une batian egoten dira.) Alabak, gertaketa berriak ditugu.
Bebel.- Banekiyen!
Lolot.- Ezagutu det!
A. Jax.- (Nola esan ezin asmatu balu bezela.) Ikusi dezute nola Adolfo, zerbait esan biar dirala-ta, nerekin gelditu dan...
Lolot.- Bai, ama.
Bebel.- Ikusi degu.
A. Jax.- (Geroago ta zailtasun geiagorekin.) Baña...
ezkondu egin nai duela esan dit...
Lolot.- Igarri niyon!
Bebel.- Banekiyen!
A. Jax.- Eta biar bezela eskapena egin dit.
Bebel.- (Bi aizpak pozez itzik ezin asmatu balute bezela.) A!...
Lolot.- Orra!...
A. Jax.- Erantzupenik ez diot eman izan nai... zuei esan gabe.
Bebel.- Guria bazekiyen...
Lolot.- Beorri ondo iduritu ezkero...
A. Jax.- Ez, ez, Zubei zer deizkiozuten jakin gabe, ez det nik ezer egingo.
Lolot.- Neria badaki bada.
Bebel.- (Erdi asarre.) Zuria jakin ezkero, ez du ezer geiagoren biarrikan.
Lolot.- Baliteke zurien biarrik ez izatia.
Bebel.- Edo zurienik.
Lolot.- Ori laister jakingo degu.
Bebel.- Jakingo degun bezela.
A. Jax.- Bañan, alabak...
Bebel.- Noren iritziya jakin biar du?
A. Jax.- Biyena.
Bebel ta Lolot.- Biyena?
A. Jax.- Biyena. bai. Ez det nik alabetan ezberdinketik egiten.
Lolot.- Bañan Adolfo’k...
Bebel.- Adolfo’k norekin ezkondu nai du?
A. Jax.- Nerekin.
Bebel.- (Oso arriturik.) E?
Lolot.- Ama!
A. Jax..- Ez al zaizute ondo iduritzen?
Bebel.- (Ezin itzik egiñik,... totelka.) Ama,... nik...
(Gaitz egitera balijoakio bezela.)
A. Jax.- (Bebel’gana juanaz.) Bebel,... Zer dezu? Izutzen nazu! (Alki batian exertzen laguntzen dio.)
Lolot.- (Lolot, gaitz egitera balijoakio bezela, atzeratuko da: ta gero, karraxi batzuek egin ondoren, korderik gabe aulkian eroriko da.) Ai, ai, ai!...
A. Jax.- (Bebel utzi ta Lolot’gana lasterka juanaz.) Biyotza! Zer dezu, ordia! Lolot!
Bebel.- (Bebel, karraxi batzuen ondoren, korderik gabe gelditzen da.) Ai, ai, ai!..
A. Jax.- (Lolot utzi ta Bebel’gana juanaz.) Bebel! Nere izarra! Zer dezu! (Zer egin ez dakiela, alde guzietara begira.) Zer egin biar det nik orain! Lolot! Bebel! Au zoritxarra! Zer, ordia!... (Leiora juan da begiratuaz.) A! Mariano jauna! Azkar, bizi, betor Jaungoikoaren izenian! (Lolot’gana etorriaz.) Nere alaba kutuna! Lolot maitia! Zure amaren puxka ederra! Lolot neria!
Mar. j.- (Atariko atetik sartzen da Mariano jauna las -terka ta oso larriturik. Illiak ere larriyakin zut-zutik dauzka. Sartu ta beriala, txapela ta esku-makilla jarleku gañera botatzen ditu. ta zuzen-zuzen Lolot’gana junten da.) Zer da? Zer da‘?
A. Jax.- Ai, Mariano jauna! Betor laister!
Mar. j.- Ez larritu! Emen naiz!
A. Jax.- Ai, nere alaba zoragarriyak! Zer ikusi biar det nik emen!
Mar. j.- Emen ezer ez. Au ez da ezer, au ez da ezer.
A. Jax.- (Mariano jaunak Lolot ikusten duen bitartean, A. Jaxinta Bebel’gana juaten da.) Bebel! Ai, au ez dago ondo! Mariano jauna, betor aguro onera, Mariano jauna!
Mar. j.- E! Zer du? (Lolot utzi ta Mariano jauna Bebel´gana juanaz.)
A. Jax.- Gaizki dago au! Mariano jauna, begiratu bezaio ondo.
Mar. j.- Ez da ezer, ez da ezer. Beriala igaroko zaio.
A. Jax.- (Lolot’gana juanda.) Lolot! Au nere alabaren itxura! Galdubak gera! Mariano jauna, betor azkar!
(Mariano jaunak, Bebel ikusi ondoren, sakeletik sendagai bat ateratzen du. Bebel’i usai egin azitzeko; bañan, A. Jaxinta’ren karraxiak entzutian, bere sendagaiarekin Lolot’engana juaten da.)
Mar. j.- Zer da bada, zer? (Lolot ikusi ondorian.) Emakumia, ez da ezer. Ez zazula orrelako karraxirik egin.
A. Jax.- (Ixiltxiago.) Ai, Mariano jauna!
Mar. j.- (Sendagaia Lolot’i sudurrera usaitzera emanaz.) Beriala igaroko zaio. Ara...
A. Jax.- (Bebel-gana juanaz.) Ai, Bebel! Nere izarra! Au oso gaizki dago! Au badijua!
Mar. j.- Badator... Badator...
A. Jax.- Mariano jauna. betor beriala!
Mar. j.- Zaude... Zaude pixka bat...
Lolot.- (Lolot’ek begiak zabaltzen ditu.) A!
A. Jax.- Mariano jauna!
Izp .- (Atariko atetik sartuaz.) Mariano jauna!
Lolot.- (Lolot berera etortzen da ta musu-zapiarekin begiak igortzitzen ditu.) A!
Mar. j.- Oni igaro zaio.
A. Jax.- Mariano jauna, betor!
Izp.- Mariano jauna, betor!
Mar. j.- (Mariano jauna sendagaiarekin Bebel’gana dijua ta Izpitza´k zamarretik eltzen dio.) Utzi nazak!
Izp.- Marruaka dago!
Mar. j.- Abestutzen ariko dek. (Bebel’engana juan eta oneri ere sendagaia sudurrera jartzen dio, ta pixkatbanaka bere onera etortzen da.) Oni ere beriala igaroko zaio.
A. Jax.- Ai, nere alaba kutuna!
Mar. j.- Ara: igaro zaio... Igaro zaio...
A. Jax.- Jaungoikoari eskerrak! Lolot! Nere izarra! (A. Jaxinta Lolot’gana juan eta musuka ekiten dio. Bitartean, Mariano jauna Izpitza’ri alderatzen zaio.)
Mar. j.- Beriala juango gaituk.
Izp.- Badaki: beste ura abekin ikusi du ta...
Mar.j.- Jakiña ziok!
A. Jax.- (Bebel’engana etorri ta musu emanaz.) Behel! Nere biyotza!... Bañan nere nexkak zer izan dute?
Mar. j.- Zure nexkak, andre Jaxinta, biozberak dira, ta naigaberik txikienak, edozer gauzak, beren onetatik ateratzen ditu. Aben biotzak, tik... tik... tik... tik... egin bearrian, tik-tik... tik-tik... tik-tik... tik... egiten dute.
A. Jax.- Ta zer bear da?...
Mar. j.- Oiek bear dutena da: beren aldamenean gizaseme gazte gogoko bana: aben biotzak tik... tik... tik... tik... egiten dutenean, tak... tak... tak... tak erantzungo diena. Orrela ederki izango dira. Orrela, ordularia, erlojua bezela: tik-tak... tik-tak... tik-tak...
(Mariano jaunak buruarekin zintzilikaiak bezela egiten du Gero, gañerako guziak ere bai.)
Oiala jetxi bezate.
|