|
Toribio Alzaga
EGINTZA BAKARRA
Iruditegiak aurkeztatzen du Plaza berri edo Constitucion-ekoa San Tomas-eko feri egunian. Atze aldian agertuko dira erriko etxeko arkubak. Eskuiko arkuban egongo da zabaldurik guardasol gorri aundi bat, eta jiran beste txikiyaguak sal-bentarako moduan; gizon bat egongo da aben kontuan. Ezkerreko arkuban azalduko da gizon bat eskopetak saltzen. Erdiko arkuban paperezko xantubak alde batian eta kalderak bestian, saltzalliak inguruan dirala. Aurrexiago bi mai jostalluz betiak eta saltzalle bi andre. Aurrian, eskui aldera mai bat zintzarri eta beste ganaduen gauzakiñ; ezkerrera burni txurizko gauzen sal-lekua. Aurre aurrian ezkerretara txorixo sal-lekua, eta emakume bat saltzen. Baserritarrak etorriko dira noizian beiñ, erosiko dute txorixua eta ogiya eta janaz juango dira.
LENBIZIKO IRUDIA
(Burtiña altxatzeakuan pasatzen da eskuitik ezkerrera jende pilla bat, arrabots aundia egiten dubela, txistu, tronpeta, atabal eta ojuakiñ. Jendia ibilliko da feriya erosten. Txintxarri egongo da ganaru gauza saltzen eta Batixta burni txurizkuak.)
Txintxarri ¿Au al da Donostiko feri sonatoa? – Baletorke bat onera zerbait egiteko asmoan. Emen ez da saltzen txistu, tronpeta, atabal eta orlako jostalluak baizik. Ondo esana da bai:
San Sebastian tarrapatan
Mucho tanborra y poco pan.
Batixta Kaxkariñak, beti kaskariñ.
Txintxarri Jende txoro aben buruan zer ote dago? Ez dakit nik illia ere nola egoten dan. Bañan zeñen ederki egongo liraken zintzarri abetakoak … ogeina pezta pagatuko balizkirate
(Ojuak soñu aundia)
|