Txintxarri eta Migel Martiñ


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Txintxarri eta Migel Martiñ

Toribio Alzaga



BIGARREN IRUDIA



Txintxarri eta Migel Martiñ



(Migel Martiñ gelditzen da txintxarrien maigañeko gauzari begira)

Txintxarri Aiskiria! Badakit zuk zer bear dezun, begiyan igarritzen dizut

Migel Martiñ ¿Zer bada?

Txintxarri Zintzarri abetako bat! (Erakutsiyaz)

Migel Martiñ Zein naizela uste dezu ala?

Txintxarri Naiz izan Krisallueneko mayorazgoa zuretzat diñakok badirala iduritzen zait. Emango dizkizut merke merke!

Migel Martiñ Uste dezu zuk orlako trastekin ibiltzen gerala gu?

Txintxarri Ez, sonbrallu kopaltakiñ ibilliko zerate!

Migel Martiñ Baita ere, entierrotara joateakoan.

Txintxarri Goazen, goazen; zer esan nai dan konprenitu egin bear da. Gizon artean, gizonak bezela itz egin bear degu

Migel Martiñ Ez dezu itxura aundirik. Zu ere donostiarra izango zera?

(Batixta joaten da txorixo tokira, erosten du bat, eta janaz alde egiten du. Bere ordez uzten du mutill bat.)

Txintxarri Bai zera! Nongoa izango naiz gizona; Alegri’koa! Txintxarri-errikoa!

Migel Martiñ Ni ere ingurukoa naiz bada.

Txintxarri Egiya; nik noizbait ikusi zaitut. Zu Alzo’koa edo; Billafranka’koa edo Beasain’goa edo, Urrestill’goa edo…

Migel Martiñ Bai, edo Españikoa. Golpean asmatu dezu.

Txintxarri Nongoa zera bada?

Migel Martiñ Alzaga’koa, gizona.

Txintxarri A! Bai!

Migel Martiñ Migel Joxe errementarien semea.

Txintxarri Ez da erremienta txarra! Ezagutzen det bai! Nik Alzagan jende asko ezagutzen det Joxe Anthonio Mari Jibolintrankenekoa ta, Pello Joxepe Mozkorrondegienekoa ta, Praxku Anthonio Marixikiñenekoa ta…

Migel Martiñ Arretxen alabakiñ ezkondu naiz bada ni.

Txintxarri ¿Garbi esateko, Marixikiñenakiñ?

Migel Martiñ Ezkondu egin bear genduela ta, arren osaba Ameriketatik etorriak emango ziola diru mordoxkaen bat eta, berak ere… ez dira gaizki diranak eta… txerri utsetan ere…

Txintxarri A! Marixikiñenian txerri kontuan ondo izan oi dira beti.

Migel Martiñ Bai, eta kanpantorre bat zure erriyentzat.

Txintxarri Zinzarriyak jartzeko? Ez lirake agertuko, ordia. Goazen, goazen, tratuba egingo degu. Badakit nik feri billa etorri zerala eta konponduko gera.

Migel Martiñ Ez zaude zu konponikaldera txarra.

Txintxarri Itz egingo degu txurrupat eranaz. Kaximiro (Mutil koxkor bati eta uzten du bere kontu maya). Kontu egiñ ni etorri bitartean; kantoiko tabernan izango gera.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org