 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
SEIGARREN IRUDIA
|
Ganbara, Dondolo eta Txintxarri bere mayian
|
(Sartzen da Dondolo txistu txiki batekin soñua juaz.)
Ganbara Tranbia! tranbia! Bire! bire! estroposoik egiñ gabe! Oi Dondolo! ¿txorixo jantziyan?
Dondolo Oraindik goiza dek.
Ganbara Mutill ikusi atanian aize bete betian, txistu egiñaz eta iya arroka juan xegara biziyan, uste nikan… txorixua itzala.
Dondolo Bai, ta nik ikusi atanian jira ta bira Igeldoko faola bezela… lukainka itzala uste nikan.
Ganbara Musikero sartu al aiz?
Dondolo Mutill, papera falta, papera banu…
Ganbara Zer?
Dondolo Fumatu egingo nikek, tabakua badiat eta.
Ganbara Obedek ez fumatu, jateko goguak aterako dizkik.
Dondolo Bestela ere ez diat nik jateko gogorik izaten.
Ganbara Ez ta nik ere… lo nagonian.
Txintxarri Oi! Jango luteke gero zintzarri abetako bat eta oyeri begira!
Dondolo Mutill, ni, ondo jan eta ondo eran ondorian, bi sardiñ zarrekiñ konforme niok.
Ganbara Ni ez, ondo jan eta ondo eran ondorian bi sardiñ zar baño kafia nayago diat, kopa bat ron eta zigarro puru aundi batekiñ.
Dondolo Bai, ta urrengo egunian baba zarra jan biar. Ez dik ondo ematen.
Ganbara Baba zarrak ez, ez dik ondo ematen. Lanea ez al aiz juan?
Dondolo Etzaak neri jai egunian lan egiteik gustatzen.
Ganbara San Tomasetan ez, jayetan bai. A babua! Ez dakigula uste al dek elkarren berri?
Dondolo Eta i zergatik ez aiz juan?
Ganbara Mutill, Coruña-ko madritar batzuben etxian ari gindukan lanian; eta ura jende sekena! Atso sorgiñ alako bat, bi alaba makarrosakiñ. ¡Pirpillin parpak jazteko bai, ez langille gaxuai amaiketakorik emateko! ¡Coruña-ko jendi ori galleguo dek, galleguak berak baño!
Dondolo Orlakuen etxian ez nikek nik lanik egingo!
Ganbara Bestetan ere, ez dek egiten eta! Gañera, beste gauza bat. Lanian ari giñala austen det krixtal txiki bat eta, nik sentimentuik asko ez nubela arrenak geyago! Ederrak aitu zizkikan bada.
Dondolo Gaizki egiña. Nik axkiratu azitzeko aldameneko krixtala autsiko niokan.
Ganbara Bat bakarra ukan eta! Salako ixpilluba!
Dondolo Oi! Orduban alde batetik autsi zanian beste aldera jira!
Ganbara Arrazoya dek. Atsu arren mokua ikusteko ixpillu-atzeko aldia’re nahikua dek! Eta azkenian esan ziakan ez geyago etxi-artara juateko ezertara. Ez ta nai’re! Eta gaur ere beste alako etxeen batera juan biarko nikan…
Txintxarri Beste ixpilluen bat austera!
Ganbara Eta zer? ni San Tomas egunian amaiketakoik egiñ gabe gelditu? Ala’ek bai! Eta batere ez nak lanea juan!
Dondolo Ederki egiña!
Ganbara Guazemak oraiñ, amaiketakua egitera. Nik konbidatze’at eta ik pagatuko dek.
Txintxarri Ederki pentsatua!
Ganbara Zu ez, zuri gaitz egingo lizuke! ¡Gizonak bezela eran eta gero umiak bezela txorixua arrapatzeko? Ez! Ez! obedezu zintzarriyari kontu egiñ eta erostunik ez badezu, zeorrek jarri kolkotik zintzilik.
Txintxarri Zintzarri abentzako ez da Donostian ganaduik faltako, beya ez bada ere izango da astoen bat.
Ganbara Astua? Zu ikusi ezkero izutuko litzake. Guazen, Dondolo, guazen!
Dondolo Ago pixka bat, bandua aitzera etorri nak.
Ganbara Mutill ago ixilik; zedulak artzea juateko izango dek eta…
Dondolo Bai zera; euskeraz egitea zioztik.
Ganbara Euskeraz bandua?
Dondolo Bai, mutill; emendik aurrera ala izango emen dek beti.
Ganbara Ederki egiña. Euskal-erriyan, euskera. Eta ez dakiyena, dijuala nai badu… Coruña-ra atso sorgiñ arrekin eta bere ixpillu zarpatsubakiñ.
(Ixtante onetan aitzen da atabal errepika bat)
Dondolo Oraintxen dek.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |