Txintxarri, Batixta, eta On Jose Erramon


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  San Tomas-eko Feriya »  Txintxarri, Batixta, eta On Jose Erramon

Toribio Alzaga



AMARGARREN IRUDIA



Txintxarri, Batixta, eta On Jose Erramon mutill koxkorrakiñ





Jose Erramon Jas! auxen da gizon alporja! ¿Zer pasa zayo orri?

Txintxarri Badaki? Egin da bandua, galdu dala orratz bat zaldi baten figura urrezkua dubena, eta ura billatu nayan dabill.

Jose Erramon Bandua izan al da?

Batixta Bai, eta euskeraz.

Jose Erramon Abek txorakeriyak dabizkite beren euskerakiñ. Iñun egiten ez dan gauza. Ez Buenos Aires-en. Ez Montevideon.

Batixta Ez ta Inglatierran ere.

Txintxarri Ez ta Txinan ere. (Ara beste kaikuba!)

Jose Erramon (Erakutsiyaz Txintxarriren maya. Onek jotzen du soñua zintzarriyakiñ) Maitia, ikusten zer gauza politak? Gustatzen?

Umiak Bai jauna.

Jose Erramon Aunditzian erosiko dizutet orlakua.

Txintxarri (Orain ere erosi zezakian beretzat)

Jose Erramon (Agur txapelakiñ egiñaz) Eskarrik asko. (Juaten da Batixta-ren maiera) Begira, begira emengo arranbarrilla primoriak eta aspuak eta… Aunditzian erosiko dizkizutet orlakuak. (Agur txapelakiñ egiñaz) Eskarrik asko.

Batixta Buenos Aires-en usatuko da gauzak aunditzian erostia.

Txintxarri Bai, erropak bezela ez gero txikiyegi izatiatik.

Jose Erramon Maitiak, begira, begira zer farragarriya (Atzeko mai batetik jostallu bat erakutsiyaz) Datorren San-Tomasetan erosiko dizutet orlakua, e?

Umiak Bai jauna.

Jose Erramon (Tronpeta bat juaz) Eta au gustatzen?

Umiak Bai jauna.

Jose Erramon Erosiko dizutet bada… beste urte batian (Beste jostallu bat erakutsiyaz). Au! au! au da gauza! Ja! ja! ja! Maitiak, polita al da? polita?

Umiak Bai jauna.

Jose Erramon Aber asmatzen dezuten zeñek erosiko dizkizuten… datorren urtian?

Umiak. Berorrek.

Jose Erramon Ederki.

Umiak Eta aurten?

Jose Erramon Itxogon! Oraindik ez degu dana ikusi (Txistu aizezko-pelota-dun bati aize emanaz) Au da au polita!

(Txistu joka masaill puztutubaz dagola ikusten du baserritar bat eskopeta sayatzen ari dala, eta izuturik asten da korrika batera eta bestera, eta jo eta botatzen du lurrera Batixta-ren maya) Ai ama! ai ama! ai ama! Zer da ori! ai! ai! ai!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org