Andre Kaxilda, Filemon Jauna eta Iñaxi


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Bernaiño'ren larriyak »  Andre Kaxilda, Filemon Jauna eta Iñaxi

Toribio Alzaga



IV



Andre Kaxilda, Filemon Jauna eta Iñaxi



Andre Kaxilda (Atzetik sartuaz) Iñaxi, zabiltza bixi. Iriki atia, emen dira ta. Lagundu zayozute oneraño.

Iñaxi Bai andria. (Atzetik juaten da).

Andre Kaxilda Neronek ezkondu biar banuke, enitzake onenbeste larrituko. ¿Nun jarriko ote naiz? Ementxen (Exeriyaz) Bai, emen; eskeñiko diyot beste silla ori ta...

Filemon (Barrenen ojuka) ¡Eup! ¿Bizi al die etxe ontako jendek?

Andre Kaxilda Filemon izan biar du orrek.

Filemon (Atzian, agertuko da lenbizi Iñaxi. Gero ateraño aurreratuko da Filemon) ¿Atso au alda Pernando’ren emaztea?

Andre Kaxilda (¡Jesus! Ezin ukatu menditik datorrela).

Filemon Pernando’ri, gaztetan ere mataxa bezelako emakumek gustatzen zitzaizkan ta ezagun da. Ez du nere antzik. Nere emazte zanek, amaika arrua pixatzen zitun. ¡A zer emakumea! Gerriya kana t’erdi bazun.

Andre Kaxilda (¡A zer kupela!) (Iñaxi’k alde egiten du, Filemon aurreratzen da Kaxilda’gana ta itz egiten diyo bizkarrian juaz).

Filemon ¿Ondo beaz; e? Ori biar deu, ori. ¡Ze milla emonio!

Andre Kaxilda (Gizon onek puskatu biar nau).

Filemon Zuek, konfiteiko litxarrerikin agortuak zauzte; baña gu, baba zarra ta ardua naikua degula... (Besuak zabalduaz).

Andre Kaxilda ¡Ai! ¡Musu emango dit! (Arpegiya gordiaz).

Filemon (Tiragalia egiten du)

Andre Kaxilda (Tiragaliak lasai eiteitu).Tira bada, exeri zaitia silla ortan.

Filemon ¿Fernando ez al da etxen?

Andre Kaxilda Ez; zure billa juan da. Bidian galduko ziñaten.

Filemon ¡Aparta dek motella!

Andre Kaxilda Aparta zaitia, bai. Ara an silla.

Filemon Errepente; orlako gauzik attu’re... (Exertzen da).

Andre Kaxilda ¿Bakarrik etorri al zera?

Filemon Ez; nere seme, ta morroi gazte batekin.

Andre Kaxilda ¿Non dira bada? Zure semia ezagutzeko zaleturik gaude.

Filemon Tramena baten sartu die, baxo erdi bat artzea. ¿Bakizu? Donostira etorri ezkero, gazte batek orrenbeste bear du.

Andre Kaxilda Etxian ere emango geniyoten.

Filemon Etxeen, ba; emakumek ez dakizue tramenako satisfasioa zer den.

Andre Kaxilda Gizona, emen ere emango geniyoten bada; nai bazuten Rioja, nai bazuten Jerez; danetatik daukagu. Neri, etxian, guzitatik eukitzia gustatzen zait. Gaitz bat izanda’re, euki etxian zerekin sendatu. Ez orain asi diran bezela edozein gauzetarako klinikara; azkazalak moztutzera’re klinikara. Nik guziya etxian, eta etxian berriz pakian egon; ez orain, Donostiyan ikusiko zenduben bezela; etxe guziyak goikuaz bera jiratzen, arratoi-zuloz betiak baleude bezela; emengo miradoria, ango tellatuetako tunturruntunak; ¿zer da ori? Kale guziyak arriz, egurrez ta zikinkeriz betiak daude; ta gero tranbiak emendik, automobillak andik, zintzarri emengua, tronpeta bestekua, ta lokatza ta autsa baztar guziyetakua. Orla, ¿nola erropari kontu egin? Beti esan izan det nik, eta zu’re nerekin egongo zera: andre bat ondo jazteko, ez dala Charmeuse, Crep de Chine edo Drap zibelin bezelakorik, eta ala nai bada Petit drap ere bai; baña oraingo gona motzak, ixtarrak iya ageri dituztela, dalazko falda godet ori, naiz izan toalet de gabardin, berdin dit, zergatik zuk dakizun bezela, jantzi biar bada or dauzkagu Velour brochèe, Chantilly, Ratiné...

Filemon (Kaxilda izketan ari dan bitartian) Eta... eta... eta... (Azkenian) ¿eta zimaurrez nola zeate?

Andre Kaxilda ¡Jesus!

Filemon Gu ploko xamar gea, ploko.

Andre Kaxilda Baña, gizona, ez orlako zikinkeririk aitatu.

Filemon ¿Zimaurre? ¿Zeuk ere besterik jate aldezue ba?

Andre Kaxilda (Nazkatu biar nau).

Filemon Azak eta letxuk, eta koliflorak, ¿zer die ba zimaurre baizik?

Andre Kaxilda Zaudez ixillik; aboko zulotik sartu biar nazu zimaurra.

Filemon Sartzen degu guk makiña bat aldiz.

















     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org