 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
V
Fernando (Atzetik sartubaz) Banekiyen, banekiyen iritxiko ez nitzala. ¡Kaxo Filemon!
Filemon ¡Kaxo laun zarre! (Besarkadatuaz).
Fernando Mutill, len baño’re bastuago ago.
Filemon I berriz piñao.
Fernando ¡Bejondaikela!
Filemon ¡Arraye pole! ¡Fernando aspaldikoe!
Fernando Lertuko nak. Laga nazak; laga nazak. Lenago’re ler egin diat ire billa... (Exertzen da). Ta guziya alperrik.
Andre Kaxilda Bai noski. Azkeneko ordu arte egon, eta gero dira larriyak.
Fernando Baña emakumia, zuk ez dirazu utzi.
Andre Kaxilda Zaude ixilik, lasai tzarra. (Keñu egiten diyo Fernandori galtzak antolatzeko).
Filemon Andre guzin erretolikek (Ikusirik Kaxilda’ren keñuak eta Fernando’ren galtza-antolatzea, Filemon ere asten da galtzak antolatzen. Kaxilda’k egiten du gero keñu txamarrarengatik, eta Fernando’k eta Filemon’ek len bezela)
Andre Kaxilda (Altxiaz) ¡Ai! Gauza bat aztu zait. Banator beriala (Juaten da atzeko atetik).
Filemon Zuaz ondo, etxekoandre.
Fernando ¿Semia non dek?
Filemon ¿Bernaiño? Or gelditu ttuk. Beriala emen dituzue. Baña aizak, paper batzuk zuzendu bizkit, eta lagundu biar nak Bankura.
Fernando Bazkal-onduan juango gaituk.
Filemon Ez, motell; egin bear dana orain egin; gero bazkaltzen ere bazeukau lana franko; nik beintzat plateren aurrian jartzian... ¡Eup!
Fernando Baña, semia etorri arte...
Filemon ¡Bernaiño! Ez dek galduko ez. Lagun ona zeukak. Motell, morroi gazte bat, Premiñ, aparta motell. Eta maite dit, semea balitz bezela. Esaten dit, eta neretzat, Premiñ ez dek morroya, semia dek.
Andre Kaxilda (Atzeko atetik sartzen da Kaxilda. Altxatzen da Fernando).
Filemon Bai, Premiñ nere semea dek.
Andre Kaxilda ¿Premiñ, e?
Filemon Bai, etxekoandre.
Andre Kaxilda Beaz, ¿Premiñ du izena?
Filemon Bai, ala deitzen diogu.
Andre Kaxilda (Beste izen bat uste nuben).
Filemon Mutill ona, zintzue, langillie, pizkorre, ¡aparta!
Fernando Juan biar badegu bada, obe diagu lenbailen.
Filemon Laster gera emen. Semee ta morroye etorriko die, ta zuen kontu.
Andre Kaxilda Bai, ta bazkaitako ordurako, zure lagunak oi duben baño zuzenago etorri.
Fernando Beti badezu zer esana.
Filemon Emakumen erretolikek.
Andre Kaxilda Ordurako etorri bada ¿e? (Juaten dira irurek atzetik).
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |