1. 1. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  1. 1. Irudia

Banaketa
Xaturdiña
Andre Mikela Karmen
Felipatxo
Andre Pillomena
Patxiku Iñixio
Kitolix
Pello
Miel Anton
Morroia
Aramendi andereñoa
Arzelus andereñoa
Irigoyen andereñoa
Usandizaga andereñoa
Arizmendi jauna
Beorlegi andereñoa
Agote andereñoa
Ugartetxea andereñoa
Egilegor andereñoa


LENENGO EGINTZA



Iruditeyia, baserri bateko sukaldia; eskuitan, lenbizi, barrurako atia; urrena, baserri antzeko sukaldia; ezkerretan, lenbizi, leioa bere leiatillarekin; urrena, barrurako atia. Atzian, ate aundi bat, andik soro ta arto-sallak agiri dirala. Barruan, maia ta alkiyak. Alasa (armarioa) bere gañeko apalakin.



LENENGO IRUDIA

Xaturdiña, Kanpuan, Felipatxo ta morroia.



(Xaturdiña mai ondoan perratxikoak txikitzen ari da. Kanpuan morroiak abestutzen du; ta Xaturdiñak entzuten asarre arpegia jartzen du.)

Morroia .- (Barrenen abestuaz.)

Enpliatzen ez bada
gazterikan neska,
pasa bearko ditu
makiña bat kezka.
Burutik txoraturik
nobiyorik ez ta,
orra azkenerako
neskazarren festa.


(Atzeko atean batetik bestera, saskia bizkarrian duela, morroia igarotzen ikusten da.)

Xaturdiña .- (Bere artean.) Eta mutilzar galbai orren festa zer izango dek? Arlote, maltzur, lastaida. Abestutzen duen bakoitzian, nere onetatik ateratzen nau...Ta beti abesti bera. Ni maxiatziagatik. Baña alakoren batian ez dakit zer egingo ote diyodan.

Morroia .- (Barrenen) Bai; or egon biar du.

Xaturdiña.- Nor ote da?

Morroia .- (Barrenen) Soroan baño, or barrenen itzalian naiago izaten du.

Xaturdiña.- Neregatik ari da.

Morroia .- (Barrenen) Bai; baña dantzan obeto daki arto-jorran baño.

Xaturdiña.- Petrala!

Felipatxo .- (Barrenen) Etzaude zu xaxi-tanbolin txarra.

Xaturdiña.- Felipatxo da.





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org