2. 1. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  2. 1. Irudia

Neskazar

BIGARREN EGINTZA

(Iruditegia lenengo egintzan bezela)



LENENGO IRUDIA



Andre Mikela Karmen; bereala Felipatxo

M. Karmen.- Gure Jainkoak atzokoa baño egun obia eman dezaigula. Atzokoa, beintzat, txarrik bada, benetako txarra zan.

Felipatxo.- (Atzetik oso larritua sartuaz.) Andre Mikela Karmen, okerren bat al dute?

M. Karmen.- Bai, enetxua; orrengatik deitu dizut.

Feli.- Xaturdiñakin?

M. Karmen.- Xaturdiñarekin.

Feli.- Noiztik, ordia?

M. Karmen.- Noiztik dan ere al dakigu? Eguardiyan etzan maiera etorri; bañan nola askotan, ezer esan gabe, gure lengusuetara juan eta bertan bazkaltzen gelditzen dan, egiya esan, ez genuen aintzakotzat artu; baña gaba etorri ta apaltzeko agertu ez zanian, susmo txarrak eman zidan eta billa asi nitzan. Bere gelan arkitu nuen negarrez antsika eta malkotan urtzeko zoriyan.

Feli.- Kitolix’ekin zerbait izango zuen.

M. Karmen.- Zerbait baño geixiago ere bai.

Feli.- Bildur orixe zebilkien beti buruan, eta orra azkenian ere.

M. Karmen.- A! Baña Kitolix’ek egin diona berdiñik entzun ez dan bezelakoa da.

Feli.- Orrenbesteraño?

M. Karmen.- Egun guziyan somaketan ari ta ez zenuke asmatuko.

Feli.- Ez?

M. Karmen.- Ez da urreratu ere.

Feli.- Zer izan liteke, bada?

M. Karmen.- Esan dizut: orrelakorik ez da oraindik entzun.

Feli.- Arriturik uzten nau, andre Mikela Karmen.

M. Karmen.- Eta gu? Ez dakizu nolako gaba igaro degun.

Feli.- Jakiña da.

M. Karmen.- Izan ere, gizona esateko era batian ezkontzeko egunetara etorri ta orrek egin duena egitia, ezin txinistu litekena da.

Feli.- Zer gero?

M. Karmen.- Kitolix, entzun zazu ondo, Kitolix Ibañarrietako bikariyo egin dute.

Feli.- E? Ori ezin liteke!

M. Karmen.- Begira: gaurko egunian “ezin liteke” ezin esan; ta, gauza abek ikusita, gutxiyago.

Feli.- Ez daki, ordia, bikariyo izateko, lenbizi apaiz izan biar duela?

M. Karmen.- Ala esan liteke. Lenago orrela zala ondo dakit nik ere. Baña gaurko egunian ez dago lengo konturik. Guziya goikuaz bera jiratua dabil, eta orain guziya izan liteke.

Feli.- Ez, andre Mikela Karmen; tartian okerren bat badute.

M. Karmen.- Zer izan biar du? Antxen dauka Xaturdiñak agiriya garbi asko diona: Jose Gurrutxaga... Jose Gurrutxaga, e? Kitolix Ibañarrietako bikario egin dutela. Ta, gañera, beriala juateko agintzen diyote.

Feli.- Bañan agiri ori, nolatan Xaturdiña’ren eskuetara iritxi da? M. Karmen- Pello’k ekarri, emakumia.

Feli.- Pello´k?

M. Karmen.- Bestela, Kitolix Ibañarrietan meza ematen eta Xaturdiña berarekin ezkontzeko asmuetan jarraituko zuten. Pello’ri eskerrak.

Feli.- Nola, ordia?

M. Karmen.- Ara: Kitolix’i emateko. Xaturdiña’ri eskutitz bat utzi ziyon: onek jakin nai, ba, barrenen zer zegon, eta orra nondik guziya azaldu dan.

Feli.- Onek ez du, bada, egiyaren antz izpirik ere.

M. Karmen.- Ezetz? Agiriya ikusiko bazenu, ez zenuke orrelakorik esango. Ango izenpe, firma, ango sillu!... Uf! Ez da txantxetako gauza, ez!

Feli.- Nai dituben guziyak izango ditu, bañan emen okerren bat dutela ziur egon liteke.

M. Karmen.- Gure zoritxarrez, ez da ori gertatuko, ez. Bañan, baezpada ere, orrengatik deitu dizut.

Feli.- Eta azkenerako agertuko da.

M. Karmen.- Obe genuke, bada. Gu Kitolix’en aurrera ezin azaldu gintezke. Nola, ba? Nere anaiak ikusiko balu, txirtxillatuko luke. Ta orrengatik nai nuke zu beregana juatia; ez guk agindu bagenizu bezela, zu zeorrez bazenijoa bezela. Kanpoan zerbait aitu dezula ta zer ote dan jakitera zuazela.

Ta ia zer esaten ote dizun.

Feli.- Beriala juango naiz, bada.

M. Karmen.- Asko eskertuko dizugu.

Feli.- Ta ikusiko du nola naspil au argituko dan.

M. Karmen.- Zorigaitzez, ez zait iduritzen.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org