2. 5. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Neskazar »  2. 5. Irudia

Neskazar

BOSTGARREN IRUDIA



Patxiku Iñixio ta Kitolix



(Kitolix atzeko atean azaltzen da.)

Kitolix.- Gabon... eo... egun on.

P. Iñixio.- Ator aurrera. Irekin itzegin biar diat.

Kitolix.- Bai, jauna. Oraintxe esan didate; ta kameluak egiten ari nitzan, ta guziya utzi ta etorri naiz.

P. Iñixio.- (Orain ere goxotan, euliyak bezela.) Exeri adi. (Alki bat eskeintzen dio, ta bera beste baten exertzen da.)

Kitolix.- Bai, jauna, bai.

P. Iñixio.- Gauza bat esan biar diat... (Kitolix’ek alkia ez du ondo artzen eta lurrera erortzen da.)

Kitolix.- Ai!

P. Iñixio.- Makil gexoxko gixon abek exerita ere ezin egon dira.

Kitolix.- Alkiari okerreko tokitik eldu diot eta...

P. Iñixio.- Mataxa izan bazan, elduko iyokan obeto.

Kitolix.- Bai, jauna, oitua nago ta.

P. Iñixio.- Entzun zak, ba: etxe ontan berriketa aundiyak ibilli dizkitek.

Kitolix.- Nigaz?

P. Iñixio.- Igaz, bai.

Kitolix.- Oi! Ez nekiyen ezer ere.

P. Iñixio.- Baña ik noski ez dek esan naiko: Dominus bobiskun.

Kitolix.- Nik ez. Nik bakarrik: et kun expiritu tuo.

P. Iñixio.- (Ixildu aziaz) Ooo! Ez zakala orrelako arrantzik egin. Juan dan igandian, bezperetan, atera itukan marruakin, gorreriya zeukat belarri batian.

Kitolix.- Juan dan igandian, ez.

P. Iñixio.- Juan dan igandian, bai.

Kitolix.- Santa Engrazi’n giñan...

P. Iñixio.- Zer Santa Engrazi’n! Ez al nindukan, ba, ni an!

Kitolix.- (Ematen, egin biarko,)

P. Iñixio.- Entzun zak, ba. Ik noski Xaturdiña’kin ezkontzeko asmoa izango dek?

Kitolix.- Beste ametsik ez dabilkit: noiz izango naizen Xaturdiña’ren senar zoriontsua!

P. Iñixio.- Beriala.

Kitolix.- Baña, badaki, orretarako ez det oraindik ezer egin. Esaten didate gauzak bildumena bezela luzatzen ditudala; ta ala, oraindik ezer egin ez det.

P. Iñixio.- Dana egiña ziok.

Kitolix.- Dana?

P. Iñixio.- Dana, bai.

Kitolix.- Oi! Nork egin du, bada?

P. Iñixio.- Nik.

Kitolix.- Ez nekien ezer ere: asko eskertzen diot.

P. Iñixio.- Dana egiña ziok. Ezkondu besterik ez daukazute

Kitolix.- Bai, bai.

P. Iñixio.- Eta ezkonduko zerate... bigar.

Kitolix.- E! (Kitolix larriyakin alkitik erortzen da.)

P. Iñixio.- Ara beste txepela berriz. Ezkontzeko’re alkitik erori biar.

Kitolix.- Baña bigar...

P. Iñixio.- Bigar, bai; bigar bertan.

Kitolix.- Orra, ba: bigar libran bikuak eta libran irukuak eta iru laurdeneko kandelak egin biar nituen.

P. Iñixio.- Zer kandel...

Kitolix.- Bost errialeko txokolatia ere aitu zaigu, ta bigar libra batzuek egiteko asmoa nuen.

P. Iñixio.- Bigar ez ziok ez kandelik, ez txokolaterik ta ez axukre koxkorrik.

Kitolix.- Kandela oietxek biar-biarrekuak nituen, bada.

P. Iñixio.- Ez ta batere.

Kitolix.- Gañera, jantzirik ere ez daukat.

P. Iñixio.- Larru gorriyan ibiltzen al aiz?

Kitolix.- Jantzi apain bat egiteko asmua banuen, baña oraindik ez det agindu.

P. Iñixio.- Ez ta biar ere.

Kitolix.- A! Ta, ain xuxen, oñetakuak ere atzo eraman nituen biboterak jartzera.

P. Iñixio.- Bibotiak edo biboterak etziak neri ajolik.

Kitolix.- Eta bigarko ez dizkidate jarriko.

P. Iñixio.- Utzi itzik alde batera oñetakuak eta burukuak, txokolatiak eta axukre koxkorrak. Bigar ik lan bat bakar-bakarra egin biar dek: ezkondu.

Kitolix.- Ezkondu?

P. Iñixio.- Ezkondu, bai. Gañerako guziya egiña ziok.

Kitolix.- Guziya?

P. Iñixio.- Guziya, bai. Bazkariya Sagastiberri’n izango diagu. Andre Kaxilda’k jarriko ziuk legatz gixatua illarrakin. Ura jatian esango nak zer diran zuen kaamelo, matax eta zikinkeri oiek guziyak.

Kitolix.- Barrena goxatzeko..

P. Iñixio.- Barrena loitzeko. Gero edango dek sagardo bat... ura mama! Ori bai: nik gaztetan Tolaretxipi’n edan nuena ori ez bezelakua ukan. Gure gaztetan bezelako sagardorik ez ditek orain egiten.

Kitolix.- Orra, beaz.. .

P. Iñixio.- Bañan Sagastiberri’n daukatena ere, aspaldiyan izan ez dan bezelakua dek. Ta ik ere gizon antza artzen asi biar dek. Ezin egongo aiz beti eskonfa tartian sartuta.

Ezkondu ezkero, batek gizon itxura artu biar dik. Sagarduak egiten dik gizona.

Kitolix.- Sagarduak?

P. Iñixio.- Bai; ta ik, gizon itxura artuko badek, ogei ta bost, ogei ta amar baxo ziplatu biar dituk.

Kitolix.- (Aguaruba naizela baleki!) Bai, jauna, bai. Buru guziya nastuko zait, ordia.

P. Iñixio.- Ta zer? Mokollo bat arrapatuta’re, ez ziok ajolik. Mokolloak ere gizonentzako sortuak dituk. Eskonfa ta urakin ez dek noski arrapatuko; baña sagarduakin bai, gizonak bezela edan ezkero. Ta ik gizonak bezela edan biar dek.

Kitolix.- Bai, jauna, bai. Gizonak bezela edan eta umiak bezela mozkortu.

P. Iñixio.- Eta orrelakuan, pixka bat berdoztuta etxeratzen aizenian, zalaparta batzuek ateratzia; alki edo tresna batzuek purrukatzia; plater batzuek txirtxillatzia... Oiek ere gizonen egitekuak dituk.

Kitolix.- Bai, jauna, bai. Ta emaztiaren egitekoa, berriz, karraxi egitea.

P. Iñixio.- Karraxi asko egiten badu, sudurra zanpatu.

Kitolix.- Bai, jauna, bai. (Zer gauzak erakusten diz-kidan! Ameriketan izana dala ezagun du.)

P. Iñixio.- Amagiarrebak ere, badakik, oso gaxiuak izaten dituk.

Kitolix.- Bai, jauna, bai.

P. Iñixio.- Ik izango dekana ere, ez nere arreba dalako, baña zipotza dek.

Kitoliax.- Bai, jauna, bai.

P. Iñixio.- Oso zipotza.

Kitolix.- Bai, jauna, bai.

P. Iñixio.- Ta orri ere, tartian sartzen bada, begiondoko bat eman biar diok.

Kitolix.- Bai, jauna, bai.

(P. Iñixio, oso erneatua, bat-batean, asarre bizian zutik jartzen da. Kitolix ere altxalzen da.)

P. Iñixio.- Iri bai nik begi ondua ta begiya bera zanpatuko dizkiatela, txatxu, txepel, ñañu, ergel, inguma!

Kitolix.- Baña...

P. Iñixio.- Erneatu azi nak oraintxe, ire bai, jauna ta bai, jauna’kin.

Kitolix.- Baña...

P. Iñixio.- Gizonak ez dik beti bai, jauna ta bai, jauna esan biar.

Kitolix.- Nik, ordia...

P. Iñixio.- Gizona dan gizonak, noizbait ere ezetz esan biar dik.

Kitolix.- Nik uste nuen.. .

P. Iñixio.- Ume madarikatua!... Amorrazi nau bere bai, jauna ta bai, jauna’rekin. (P. Iñixio ezkerreko ate aldera juaten da.)

Kitolix.- Nola beorrek.. .

P. Iñixio.- Gizonak noizbait ere ezetz esan biar dik.

Kitolix.- Nik, ordia...











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org