 |
|
 |
 |
|
Neskazar
Lengoak eta Xaturdiña
Xatur.- (Eskuitik sartuaz) Zer nai zuen, osaba?
P. Iñixio.- Ia oiei zer erantzuten diotenan.
A. Pillomena.- Bai; zertu zaite onera, ta zertu zazu: zuk ezkondu nai al dezu?
Xatur.- Bai, andria.
A. Pillomena.- Ikusten!...
Kitolix.- Banekien! Berak esan zidan ta...
Xaturdiña.- Baña Kitolix’ekin ez.
Kitolix.- E!
A. Pillomena.- (Oso asarre altxiaz) Zer! Zer orrekin zertzen zera orain.
Xatur.- Ni ezkontzen naiz Etxezarreko Tomax’ekin.
M. Anton.- Ori Ameriketara juan zan.
Xatur.- Ori Amerika’tik etorri da: ta nerekin ezkontzeko dator.
Kitolix.- Ta orrenbesterekin uzten nazu? Gaur ezkonduko giñala aginduta gero?
A. Pillomena.- Atzo, zuregatik, errosario santua zertu gabe zertu, gaur meza santua zertu’re ez, zer guziak zertu, ta orain, zereko zeraren zera, zer onekin zertzen zera.
Kitolix.- Zugatik, libran bikuak, irukuak eta iru laurdeneko kandelak egin gabe utzi ditut; bost errialeko txokolatia’re bai; biboterak jarri; janzkia billatu; ta orain orrela uzten nazu?
A. Pillomena.- Ai, ez, ez! Orrela zertzen dan emakumearekin ez det nai ezkontzia. Ez zera ezkonduko Xaturdiña’rekin.
Kitolix.- Ez ta nai ere.
M. Anton.- Zer ezkondu biar du?
P. Iñixio.- Ez dago bildurrik.
A. Pillomena.- Ez dizut utziko.
Kitolix.- Ez, ez.
A. Pillomena.- Zer orretan zertzen dan zerarekin, bruu... zer gutxi zertuko du nere zeraren zereko zeraren zerak.
(Marmarizoka atzeko atetik juaten da.)
Kitolix.- Ez dizut geiago arpegira begiratuko.
Xatur.- Nik ere ez.
M. Anton.- Orrelako jende traketsakin ez diagu ezer ere nai.
P. Iñixio.- Guk ere ez. (Guztiyak batian asarre biziyan ekiten diote.)
Kitolix.- Lotsik gabiak!
Xatur.- Ausartak!
M. Anton.- Ijito zarrak, alprojak!
P. Iñixio.- Zoro maltzurrak, kaikuak!
Kitolix.- Asto kirtenak!
Xaturdiria.- Iñozo, kankallu!
M. Anton.- Ergel, mandua!
P. Iñixio.- Lapiko zarra, basatia!
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |