2.4.4. Irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Altzaga Toribio »  Andre Joxepa Tronpeta »  2.4.4. Irudia

Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta



Laugarren Irudia



IV

Ixkira eta Andre Joxepa Tronpeta



Ixkira: (Potxolo joan den aldera begira) Horiekin aurkitzen banauk, bazekiat zer esan behar dudan: Andre Joxepa Tronpeta, Erreginaren lantzeta! (Ixkira: «Andre Joxepa...» esaten hasten denean, Andre Joxepa Tronpeta ezkerretik sartzen da; eta Ixkirak burua jiratzean ikusten du) Eta, hara bera.

A.J. Tronpeta: Etumetako Basajaun handiak zerorrekin hitz egin nahi omen du, eta, bere aurrera azaldu beharko duzu.

Ixkira: Esan al diozu, Kaxianaren bila etorri naizela eta...?

A.J. Tronpeta: Badaki... Eta, zuk... Basajaun handiaren aurrean aurkitzen zarenean, txapela atera eta begirapen menpetsuarekin egon behar duzu.

Ixkira: (Belauniko eta Aitaren... oso gaizki eginaz) hau ere egin behar al da?

A.J. Tronpeta: Ez: hori, Jaungoikoari bakarrik zor zaion omena da. Baina, ohartu behar zaitut: Basajauna harrabots ikaragarri batekin oihuka hasten bazaizu, isil-isilik, kinkik ere atera gabe egon behar duzula. Orduan zerbait esango bazenio, apurtuko zintuzke.

Ixkira: A zer egosgogorra izan behar duen! Isilik egongo naiz.

A.J. Tronpeta: Goazen bada

(A. J. Tronpeta aurretik eta Ixkira atzetik, ezkerretik joaten dira)

Estalkiak jaisten dira











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org