|
Toribio Alzaga. Andre Joxepa Tronpeta
III
Lehengoak eta Kaxiana
Kaxiana: (Eskuetan paper gorri bat dakarrela eskuinetik sartuaz) Geldirik, Basajaun handiaren izenean!
Aztiak: (Besoak jasoaz)
Basajaun indartsua
Sorgin-herrian goitua!
|
Kaxiana:
Andre Joxepa Tronpeta: Basajaun handiaren erabakide jakintsua irakur ezazu. (Paper gorria A. J. Tronpetari ematen dio. Honek irakurri ondorean esaten du:)
A.J. Tronpeta: Basajaun handiak agintzen duena betetzeko gertu zarete?
Aztiak: (Besoak jasoaz) Bai.
A.J. Tronpeta: Unerik galdu gabe, gizaseme gizajo hori aska ezazue.
Kaxiana: Neronek askatuko dut.
A.J. Tronpeta: Ondo da. (A. J. Tronpetaren lehenengo agindua entzutean, guztiek Ixkiragana egiten dute. Gero atzeratzen dira.) Eta, zuek, zuen tresnak hartu, eta kinkik atera gabe, alde egizue hemendik. (Su-ontzia eta gorrika harturik, aztiak, banaka, lerroan, isil-isilik, ezkerretik joaten dira. Iz-Laminak eskuinetik alde egiten du.) (Kaxianari) Basajaun handiak beregana deitzen nau, eta zer nahi duen jakitera noakio.
Kaxiana: Ederki; eta zure laguntzagatik, mila esker. (A. J. Tronpeta, eskuinetik joaten da.)
|