 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
V
|
Esteban eta Jaxinto. Gero Xixili. Azkenian Xatur
|
Esteban ¿Nola nai dezu bada, edozeñen eskubetara juanta’re, arabakitutako galtzak uztia? Arrazoyarekin ta, tarratara ederrak egingo lizkiateke zenbait mingañek.
Jaxinto Bañan ¿ederki asmatua dago, e?
Esteban Ori, bai. Etzera nik uste nuben bezin kirtena. Ez nuben uste zure buruban orrenbeste gatz egongo zanik.
Jaxinto Larriya izan...
Esteban Larriya, bai, badaukazute biyak ere, Alberto’ren azken-naya jakin dezuten ezkero.
Jaxinto Bai, bañan, lasaituko gera.
Esteban Estutasun ederrak eraman ta gero.
Jaxinto Ori, bai.
Esteban Izan ere, Alberto’k egiteko ez da asko. Beti izan da orrelakoxe nolabaitekua. Etzan iñorekin ondo etortzen; senidiakin ere, doi-doiko adiskidetasun bat besterik etzuben; eta azkenian ere orra...
Jaxinto Azkeneko au da txarrena.
Esteban Zuretzat, bai.
Jaxinto Baita Xixili’rentzat ere.
Esteban Baitare: biyentzat.
Jaxinto Bañan, orain korkoxarekin...
Xixili (Atzetik korkoxarekin agertuaz) Ona ni emen. ¿Ondo al nago?
Jaxinto ¡Ederki!
Esteban Egiyetakua dirudi.
Jaxinto ¡Ori da ori!
Esteban ¡Ta asmatu!
Jaxinto (Xixili’ri) Jenaro etortzian, jarriko zera zu ixpillura begira...
Esteban Bai; ikusi ez bazendu bezela.
Jaxinto Ta Jenaro’k ikustian itzul egingo du, ta.,. (Abestuaz eta oin baten gañian jira emanaz) txibiribiri... biri... biri...
Xatur (Atzian agertuaz) Jenaro, jaun gaztia. (Jaxinto ikaraturik oin baten gañian gelditzen da)
Xixili ¿Jenaro?
Esteban Datorrela. (Xatur juaten da, ta Jaxinto berriz asten da atze aldera itzuli)
Jaxinto Banua ni.
Esteban (Jaxinto’ri txamarratik elduaz) Ortik ez, gizona.
Xixili Sartu zaite gela ortan. (Ezkerrian)
Esteban Or...
Jaxinto Bai... bai... bai... (Ezkerreko atetik lasterka juaten da)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |