 |
|
 |
 |
|
Toribio Alzaga
VII
Xixili (Oso tamal eseriaz) Gure amets guziyak lurperatu dira. Ez da au zuzenduko dubenik. ¡Au zorigaitza!
Jaxinto (Ezkerretik poliki-poliki ateriaz eta alde guzietara begira) ¿Itzul egin al du?
Xixili Itzul egiteko dago berare. (Altxiaz) ¡Ez dubela ezerengatik utziko bere osabaren aginduba egin gabe! Ala esan dit.
Jaxinto Baña... korkoxa ikusita...
Xixili ¡Zer korkox! Berak nik baño aundiyagua du ta... Gañera, egiyetakua.
Jaxinto ¡Galdubak gera!
Xixili Bai; ta guk gure bideari jarraitu biar diogu. Gelditu dedilla Jenaro bere korkox eta bere osabaren diruakin. Ez degu ezer ere biar.
Jaxinto Bai...
Xixili Naitasuna naikua degu.
Jaxinto Baña, diruba’re biar degu.
Xixili ¿Zertarako? Naitasunaren indarra aundiyagua da.
Jaxinto Dirurik gabe ordia, ez dago ezer.
Xixili Naitasuna izan ezkero...
Jaxinto Diruba biar da lenbizi, diruba bigarren, diruba beti...
Xixili ¿E? ¿Nola?
Jaxinto Bai, ba, diruba...
Xixili Baña, zu: ¿nere billa edo diruen billa zatoz?
Jaxinto Diruba lenbizi...
Xixili ¡E! ¡Zuaz nere begiyen aurretik!
Jaxinto Naitasuna ere bai.
Xixili ¡Etzaitut ikusi nai! ¡Alde emendik!
Jaxinto Naitasuna ta diruba...
Xixili Etzaitut ikusi nai, ez dizut ezer entzun nai, ez det zurekin ezer nai... ¡A!... (Korkoxa askatuaz)
Jaxinto Baña, Xixili, ez nizun ori esan nai... ez da ori nik esan dizutana... Zera, Xixili, esan nai nizun, zera, alegiya...
Xixili ¿Alegiya?
Jaxinto Bai, ba... zera...
Xixili (Korkoxa Jaxinto’ri botiaz) Tori alegiya. Ta orain, zuaz emendik eta etzaitiala geyago nere begiyen aurrian jarri.
Jaxinto (Korkoxa artubaz) Banua; baña apalago zaudenian etorriko naiz. (Juaten da)
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |