 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alza’ko Bertsolari Zaarrak
PATXIKO ARZAK ARANA
(1859-1928)
Franzisko Arzak Arana bertsolaria, Alza’n jaio zan, 1859’gn. urteko Abenduaren 1’an.
Jaio zan baserriari, Amueder esaten dio erriak, bañan Amoreder ageri da paperetan.
Zizurkil’ko alaba zan Juana Kortajarena’rekin ezkondu zan.
Bertsolari onen bizitzaren berri Auspoa’ren 27’gn. zenbakian, 122’gn. orri-aldean eman genduan, berak ere bertsoak jarri baitzituan Udarregiren alde, onen eta Pello Errotaren asarre-aldi mikatz artan. An arkituko du, beraz, irakurleak zer-nola bizi izan zan bertsolari au.
Guk dakigularik, iru bertso-paper jarri zituan: oietako bat, Udarregiren aldeko ori.
Bestea, Artzaka baserriko bere osabari jarria, ta liburu ontan, urrengo orrialdeetan, irakurleak oso-osorik arkituko duana.
Ta irugarrenetik, berriz, iru bertso besterik ez degu jaso al izan. Papera ez degu iñun arkitu.
Beste jarri-aldi geiago ere izango zuan noski, bañan gure ezaguerara iritxi diranak, iru oiek dira; besterik ez.
Ta zer esanik ez dago, aotik-aora, sagardotegietan, lagun-arteetan eta abar, bertso asko ta asko kantatuko zuala.
Donostia’ko Antigua’n egin zituan bere azkeneko urteak, eta 69 urterekin il zan, 1928’gn. urteko Garagarrillaren 18’an, goizeko amarretan, uremia gaitzak jota. (1)
(1) Antigua’ko eliz-liburuetan, XI’garren eriotz-liburuan, 61’garren orri-aldean.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |