 |
|
 |
 |
|
Antonio Zavala. Alzako Bertsolari Zaarrak
|
Alzako Parroko Jaunari
Bertso Berriyak
|
(1911)
Don Meliton Pagola, Alzako bikarioa izan zan urte askoan. Gero Zarautza joan zan, ta il berria da, urte askorekin noski. Oso izlari ona omen zan.
Joxek bertso auek paratu zizkion. Inprentatu nai omen zituan, baņan Don Melitonek, beretzat onra geiegi zala-ta, etzion utzi.
Joxeren illetan, proguan aurrena Don Meliton izan zan. (1)
Bertsoak, Joxeren eskuz-idatzietatik ditugu.
1
Milla pasa ta bederatzireun
amaikagarren urtian,
Maiatz-illaren amalabian
egun siņalamentian,
sermoi eder bat adituba naiz
Alzako erri partian,
Don Melitonek itz egin digu
egiya glaramentian,
zer pusturetan bizi biagun
munduan gauden artian.
|
2
Argitasun bat eskatzen diyot,
Don Melitonek bezela,
Kontzeziyoko Ama Birjiņak
arren lagundu nazala;
badakit ondo Jesukristoren
munduko ama au zala,
pekatariyak salbatutzeko
orren biarra bazala,
ontan fedia firme eduki,
galduak gera bestela.
|
3
Arratsaldeko labak aldian
zan kurpitura iyua,
gure aurrian egin nayian
bere esplikaziyua:
Nere kristabak, esaten zigun,
gaurko ebanjeliyua,
badakizute nola sendatu
animaren eriyua,
gaizki egiņak aitortutzia
orra erremeriyua.
|
4
Don Melitonen deboziyua
laguntza eskaka Jesusi,
bere buruba ala tratatzen
ez det gizonik ikusi;
gazte eta zar, on eta gaizto,
granorik eztu berezi,
zer peligrotan bizi geraden
nai zigun adierazi,
lastima dala gure anima
entregatzia Judasi.
|
5
Pekatariyak konbertitzeko
saiatu zaigu gogotik,
al dan lenena apartatzeko
diabruaren ondotik;
Jainkuak berak itz egin digu
Don Melitonen abotik,
esaten zigun denbora labur
juan biagula mundutik,
eztala iņor eskapatuko
eriyotzako ordutik.
|
6
Gorroto txarrik baldin badegu
iņor elkarren artian,
pauso bat ere ez gero eman
projimuaren kaltian;
lastimatzeko moduan ziyon
begiyak malkoz betian:
Emen geranak ikusiko deu
gero egunen batian,
zuben kontua nik emen biat
Josafatera juatian.
|
7
Guraso asko ikusten ditut
seme-alabak ezitzen,
bire gaizto ta eskola txarrak
erakutsiyaz azitzen;
esaten dute zail daguela
bestela emen bizitzen,
Jaungoikorikan eztala eta
Luzifer ondo serbitzen,
umiak orla edukatuta
ez dira gaizki gelditzen!
|
8
Inbiri edo ikusi-eziņak
galtzera gatoz guziyak,
zartuta nola obronak egin
gaztetan gaizki aziyak?
Jaunaren deiak entzuten gaude
esker gabeko lasayak,
gai ontan fuerte itz egin digu
Alzako gure artzayak,
denbora dala saiatutzeko
bentzututzera etsayak.
|
9
Saiatzen dana kunplitutzera
mundu ontako gustua,
iņola ezin izan liteke
arren anima justua;
libertadia gustatzen zaigu,
aiņ gaude jende gaiztua!
Don Melitonek ontan eman du
oso ordena estua:
Jaungoikoaren izen santuaz
ez egoteko aztua.
|
10
Orren suplika lastimosuak
eztu izandu txantxarik,
esaten zigun ez artutzeko
bire gaiztoko martxarik;
eta arkitzen baldin bazaigu
pekatuaren mantxarik,
Jaungoikuari erregutzeko
biyotza goruntz altxarik,
nai eztubenak ez beza egin,
eztigu jarri portxarik.
|
11
Zenbat alditan esaten zigun:
Ari zazute, gaztiak:
beti izutu Jaungoikuaren
agindu santak austiak;
zarrak peligro iguala dauka,
batek bezela bestiak,
kontu aundiyan pasa ditzagun
munduko egun tristiak,
ondoren txarrik eman eztezan
gure begiyen istiak.
|
12
Blasfematzeko kostunbre txar au
gallendu zaigu naikua,
itz gaiztuakin ezer gutxitik
lurpetzen degu Jainkua;
jendiak eztu ontzat artu nai
Don Melitonen ojua,
obra onetan atzera guaz,
gaiztakeriyan pijua,
munduko gure despeditzia
negargarriya dijua.
|
13
Etsai gaiztuak zabaldu dira
mundua engaņatzera,
gaztetan jende zuzena zana
piyurritu da zartzera;
kristau giņanak biurtu gera
diabruaren antzera,
libertadia obia dala,
relijiyua atzera,
Jesukristoren dotriņa santa
etzagun utzi galtzera.
|
14
Nere kristabak, oroi gaitezen
ostegun santu arratsan,
oraziyuan Jesus zeguala
Jesemaniko baratzan;
bere Aitari eskatzen ziyon
libratutzeko al bazan,
bazekiyela gu salbatzeko
munduratua nola zan,
iltzera igual konforme zala
ola komeni ez bazan.
|
15
Ontarako zan Jesukristoren
mundu ontako jaiskera,
pekatariyai salbaziyoko
biria erakustera;
guregatikan konformatu zan
gurutziari jostera,
bere odola eta gorputza
gu mantentzeko uztera,
andikan iru egunera
berriz piztu zan ostera.
|
16
Andikan berrogei egunera (1)
bizirik juan zan zerura,
Aita Eternuak bere onduan
prestatu ziyon lekura;
eskuiko aldetik eseri zuben
guri begira mundura,
esker gabeko artaldiari
artzaia dagon modura,
gu juzgatzera etorriko da,
kristabak, au seguru da.
|
17
Agur, Meliton, despeditzen naiz
esker aundiyak emanik,
bedorrentzako akordatuta
berandu samar berenik;
batere ez diyot txartzan artutzen
eman dizkigun ordenik,
baņa batzubek kontra baditu,
ori zierto dakit nik,
mundu ontara etzan sortuko
danen gustoko gizonik.
|
18
Prokuratzeko esaten zigun
maite izatia alkarren,
konsideratu gorroto txarrak
zer ondoria dakarren;
batak bestia ikusi eziņik
oso gabiltza nabarmen,
kostunbre txar au utzi biagu,
betiko ezkera emen,
gure Jainkuak mudatutzeko
graziya digula, amen.
|
(1) Migel Garmendia, Joxeren illoba.
Eskuz idatziak andik dio. Onela neurrian motx gelditzen dala, eta ustegabeko utsegiņen bat izango dalakoan, andikan jarri degu.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |