1.03 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  1.03 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

3garren saioa

Lehengoak, Ines eta Karmen





Ines.- (Kanpotik) Sartuko al gara?

Pilar.- Aurrera.

Ines.- (Hau aurrena, ondoren Karmen negarrez) Karmenek zerbait esan nahi lieke.

Pilar.- Eta zu, itsuaurreko?

Ines.- Bakarrik trebe ez zen-eta.

Nati.- Orain trebatuko da; zu lagunekin jolastu asko. (Ines joango da).

Pilar.- Tira, Karmen, hamasei urte ezkero negarrik ez da egin behar.

Karmen.- (Zotinka.) Negarra! Minen-minena orain datorkit, eta ez dakit gero minagoa egin beharko ez ote dudan.

Pilar.- Zer dela-eta, Karmen?

Nati.- Jarri hementxe, Karmen; zu beti leial eta egiatia izan zara hemen, eta zinez agertu zure nahigabe hori.

Karmen.- (Eserita.) Bada... gaur amak esan dit... bada... Handia egin naizela... eta... horra... ez nintekeela dotrinara gehiago hona etorri.

Aspalditxotik hasia da esanaz dotrinatik moja usaina neramala, eta usain horrek nazka ematen ziola. Nahiago ninduela moja baino, arrantxero batekin ezkonduta ikusi.

Nati.- Eta oso erabaki al du gehiago zu dotrinara hona ez etortzea?

Karmen.- Ez hona eta ez inora. Atzo nire gelan harrapatu zidan hemendik Misiotara joan zen Anjelitaren idaztia. (Negarrez). Ondo zorigaiztokoa naiz bai!

Teresa.- Tira, Karmen, ez da gehiegi nahigabetu behar. Jainkoa guztion gainetik dago; bere begiramenari ez dio ezerk ihes egingo, etsai guztien bihurrikeriak une batean aska ditzake.

Karmen.- Amen, bada... Baina... ai! hemendik oso urruti bizi beharra naiz... Benturaz gehiago ez gara ikusiko eta…!

Nati.- Zer bada?

Pilar.- Nora zaramatza, bada, zure ama horrek?

Karmen.- Gaur goizean murrika eta iseka dariola esan dit: “moja usain horiek nik kenduko dizkinat; aurkitu dinat, bai, toki egokia; han ikasiko dun txorakeria horiek zer diren.

Teresa.- Non sartu behar zaitu, bada, umea?

Karmen.- (Negarrez.) Ez dakit nik.

Pilar.- Hala izanda ere, ez dezagun gauza hori oker eta txarrera jo. Berotasunean atera zaion bat-bateko asmo txarren bat da hori; utzaraziko diogu.

Karmen.- Alferrik izango dela nago, bada, egiten duzuen guztia.

Nati.- Saiatuko gara behintzat. Honaxe deituko diogu.

Pilar.- Ongi deritzot Nati; ea honako bidea egiten diozun.

Karmen.- Ni ere Natirekin joan ninteke.

Teresa.- Nahi duzuna.

Pilar.- Ez, zu ez, benturaz hemen gero beharko zaitugu-eta.

Nati.- Gero arte, bada.

Pilar.- Aingeruak zurekin.

Karmen.- Nik zer egingo dut bada?

Pilar.- Teresa eta zu atarian ibili: oinak berotuko dituzue.

Teresa.- Goazen, bada, biok. (Joango dira).













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org