|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
5garren saioa.
Pilar, Simona eta Axentxi
Simona.- Gau on.
Axentxi.- Baten tokian bi gara.
Pilar.- Ongi etorri biok. Hemen inori ez diogu atea ixten.
Axentxi.- Baina, ez nieke lan txarrik eman nahi, honekin bakarrik hitz egin behar bazenuten, aterako naiz.
Pilar.- Ez, ez; ez dugu hemen horrelako ezkutu gogorrik.
Simona.- Nire alabarekin ezer bada behintzat, honek jakinda ere ez dio ardurarik.
Pilar.- Bai bada, zure alabaren gain dugu zerbait erabaki beharra; eta hemen daudenez Gero, unetxo batean nire lagunei deituko diet: guztion artean hobeki erabaki genezake.
(Joango da)
|