|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
9garren saioa
Pilar, Teresa, Ana Mari; gero Nati eta bi nexkak
Teresa.- (Elkarri begira harrituta une batean egonda). Zer da hau, Pilar?
Pilar.- Zer den hau? Esan ezazu: zein da hau?
Ana Mari.- Eta beste hori?
Teresa.- Jaunak lagun bekigu.
Pilar.- Beharra izango dinagu.
Ana Mari.- Eta orain nora doaz horiek, eta nora goaz gu?
Pilar.- Nora?
Teresa.- Umeen bila horiek.
Pilar.- Bai, eta gu horien bila, berriz.
Teresa.- Ez dugu ezer aurreratuko; etsitzea onena, Pilar.
Pilar.- Teresa, honetan etsi? Ez nire laguntxoa, ez. Hasi garenez gero, aurrerago joan gabe ez dut nik etsiko. Egin genezakeena egin behar dugu. Gero han dago Jaungoikoa.
Teresa.- Baina nola hurreratu berriz piztia horren aurrera?
Pilar.- Bestela ezin bada, guardia zibilekin, Teresa.
Ana Mari.- Ai, eta umeak non ote ditugu?
Pilar.- Teresa, zoazkit bila.
Teresa.- Amak aurkitu badu.. (Abiatuko da atera). Hementxe dira.
Nati.- (Sarreran) Hementxe gara, bai.
Pilar.- Non zineten, Karmen?
Karmen.- Hor, babesean.
Teresa.- Eta ez dituzue ikusi?
Nati.- Guk bai haiek; baina haiek gu ez.
Ana Mari.- Zein aldetara jo dute bada?
Nati.- Etxerantz noski.
Ana Mari.- Orduan...
Pilar.- Bai; ez dugu denborarik galdu behar. Karmen, zuek hemen zareten bitartean, nik zure ama aurkitu behar dut. Zure eta nire aingerua lagun izan ditzadala. Zuek nahi duzuena egin.
Teresa.- Guk nahi duguna zerbait egitea da.
Nati.- Goazen, bada, guztiok.
Ines.- Gu ere bai?
Pilar.- Zuek ordu erditxo batean behintzat hemen egon. Eta bitartean gure Amaren oinetan otoi egin biok benetan.
Karmen.- Agur, bada.
|