3.01 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.01 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

HIRUGARREN EKINALDIA

Antzokia.- Egongelatxo bat.-Aurrena inor gabe.



Lehendabiziko saioa

Ama Frantziska bakarrik.





Ama Frantziska.- (Oblata erlijiosoen erara jantzia.-Gelan sartuta, mahai gainean dagoen idazki bat irakurtzen.-Bukatu eta mahai gainean utziaz.)

Beste bat... Hau lana! Ardi galduak ugaritzen doaz... Zer da mundu hori!...

Ai bihotza bezain zabal banu etxea! Samin zait lohituta datozen arditxo horiek ate ondotik bidaltzea...

Eta non jarriko ditut? Azkeneko ohea atzo bete zen. Urtero etxea zabaltzen goaz, eta beti toki bila... O, o!... Mundu galdu horren zipriztin ustelak, hainbeste lore eder eta garbi kutsatu digu...

Betor, bada, lore txigor hori... benturaz aingeru bihurtuko dugu...

Lastari hutsa asko zait niri... eta nolabait osatuko gara.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org