|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
3garren saioa
Ama Frantziska, Simona eta Pilar
Pilar.- (Sarreran) Gau on bat diola Jaunak, Ama Frantziska; gogoratuko da zein naizen...
Ama Frantziska.- Nola ez?... Ez da hau lehenengo aldia. (Albotara begira). Nora joan zait andre hori?
Simona.- Ez genioke ordu honetan lan txarrik egin nahi, baina behar-beharrak gakartza hona.
Ama Frantziska.- Behar denean on egiteko ordu guztiak berdinak dira guretzat.
Simona.- Zorigaiztoko alaba bat dela bide natorkio, bada... Gaiztoz etxetik ihes egin zuen. Hemen bestetan ez du honezkero inork lotuko, eta hemen beharko du, hartu nahi badidate...
Ama Frantziska.- Baietz pozik esango nizuke, baina ez dakit esan nezakeen; ohe bat hutsik etxe guztian ez daukat, eta aurretik beste baten eskea, Gobernadoreak bidalita hor dago, bera ez bada behintzat.
Pilar.- Handik gatoz, eta badaiteke (idazkia irakurriaz) Ber-bera, Karmen.
Ama Frantziska.- Baina... ez nago lasai... zaudete pixka bat... eser zaitezte; berehalaxe nator... (joango da).
|