3.08 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.08 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

8garren saioa

Ama-alabak.

(Apur batean biak geldi eta isilik).



Simona.- (Altxa eta alabaren oinetan belauniko, bi besoak lepora bota eta negarrez). Karmen, Karmen! Zuretzat ama txarra izan banaiz, ondo damutua naukazu... Zure hitz bigun bat ez al dut merezi?

Karmen.- Berandu da... berandu da.

Simona.- Karmen! Zure ama zure oinetan negarrez, belauniko ikusita ere ez?

Karmen.- Negarra egingo nuen denbora bazen... gaur ez.

Simona.- Zergatik ez?

Karmen.- Negarra bihotzetik atera ohi omen da... eta Karmenek bihotza galdu zuen...

Simona.- Barkatzeko adina bihotz ez duzu bada? Zure amari barkatzeko adina ere ez?

Karmen.- (Gora begira). Aiii!.. Ama!.. (Sillan zerraldo eroriko da)

Simona.- Zer da hau? (Irtengo da).











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org