3.10 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.10 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

10garren saioa

Simona eta Ama Frantziska, gero Pilar eta Karmen.





Simona.- (Sarreran). Ene, nire Jaungoikoa! Ihes egin digu.

Ama Frantziska.- Ihes? Baina nora? Eta nondik?

Simona.- Axentxi dabil hemen, eta horrek zirkuren bat aurkitu du. Karmen berez ez da hemendik atera. Hau burubidea!

Ama Frantziska.- Ez estutu, nire andrea. Ez dira urruti, eta eroriko dira...

Simona.- Ai! andre hori demonioz betea dabil... eta azkenean bengantzaren bat egin behar dit nire alabarekin.

Ama Frantziska.- Zer egin dezake?

Simona.- Zokoren batean hil.

Ama Frantziska.- Jesus! Horrenbeste?

Simona.- Ai! Ni ezin egon naiz.

Ama Frantziska.- Telefonora noa (ateraino joango da, atean aurkituko ditu Karmen eta Pilar.) Ene, nire Karmen! Ez diguzu estuasun txarra eman.

Pilar.- Karmenek oraindik badu aingeru bat bere zaindari. Baratzean aurrera han zihoan Axentxi, bildots otzana bezala, berau atzetik duela, Karmen! deiadar egin diot. Hau gelditu da, hura berriz deabruak daraman arima bezala, horma gainetatik joan da.

Simona.- Bihoa betiko, arren, arren, arren.

Ama Frantziska.- Ai, nire Karmen! (Laztanduko du) Andre gaizto horrek galdu zaitu zu; zure amak bere eskuetan jarri zintuen eta horra hor...

Simona.- Ordu txarreko nire burubidea! Ondo damutua nago. Beste askorentzat ikasbide izango balitz.

Pilar.- Barkatu egin behar elkarri.

Ama Frantziska.- Bai; horixe da Jainkoak hemen lehenengo eskatzen digun gauza.

Karmen.- (Amaren oinetan belauniko besoak lepora botako dizkio). Ama, nik barkatzen diot, eta barkatu biezat.

Simona.- (Begiak zerurantz jarrita). Ai, nire alaba gaixoa! Zeruak entzun dizula, eta isur dezala biongana barkazioa, eta urte batzuetan onak izateko osasuna.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org