|
Antonio Amundarain. Lore bat loitan
11garren saioa
Lehengoak, Teresa eta Nati
Teresa.- (Zalapartan biak sartuko dira). Justizia, justizia!
Pilar.- Zer da?
Teresa.- Gero edo laster, Jainkoak guztiak neurtzen ditu, eta bere zuzentasunari inork ez dio ihes egingo.
Nati.- Axentxi erori dela.
Simona.- Ai, lehenago erori balitz!
Ama Frantziska.- Nola da hori? Zer gertatu da?
Teresa.- Pilar baratzetik bezala gu biok kanpotik joan gara. Karmen Pilarrek gelditu duenean, Axentxik horma gainetik ihes egin du, baina gu atzetik ginen... Bera lasterka eta gu ere bai. “Gran Vía” kalean umetxo batekin katigatu eta luze-luze erori da... eta halabehar, tranbia gainean...
Ama Frantziska.- Jesus!...
Nati.- Belaunaz gainetik bi oinak ebaki dizkio.
Karmen.- Ene!...
Simona.- Errukarria da azkenean gaixoa.
Ama Frantziska.- Eta bizi ote da?
Teresa.- Korde gabe jaso dute, ez dakigu.
Pilar.- Askoren oinak okerbidetik erabili dituen galtzaile... Jainkoak azkenean hara nola berari bereak kendu dizkion.
Nati.- Justiziaren neurria!
Ama Frantziska.- Erregutu dezagun, Jainkoak beregana bihurtzeko adina bizitza eman diezaion.
Pilar.- Ai, Karmen, zu oraindik Jainkoak maite zaitu, etsai bat kendu dizu eta biziko zara.
|