3.12 saioa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Amundarain Antonio »  Lore bat lohitan »  3.12 saioa

Antonio Amundarain. Lore bat loitan

12garren saioa

Lehengoak eta Atezaina





Ama Frantziska.- Etxeko alaben soina jantziko diogu oraintxe.

Atezaina.- Hona hemen soin berria...

Teresa.- Aspaldian ez bezala estaliko zaitu.

Ama Frantziska.- A! Modestia da hemen lehenengo agindua. (Soinekoa jarriaz). Tira, Karmen, guztien gainetik jarriko dizugu orain, amak ikus zaitzan; gero behar bezala antolatuko zaitugu.... horratx...

Pilar.- Ederki dauka... Hemen erdira ekarri, guztiok ikusi behar dugu. Oso egoki dago.

Ama Frantziska.- Ekarri orain buru-sarea... (Jarriko dio.) Tira, bada... horrelaxe. (Musu emango dio.) Bapo, bapo! Zer deritzozu, Simona?

Simona.- Ondo dago. Pozik egon behar nuke... eta zorionekoa izango nintzake ordu honetan, har gaizto batek bihotza zulatuko ez balit.

Pilar.- Zerk samintzen zaitu, bada, Simona?

Simona.- Ai ene! “inozentziaz” jantzita ikusi behar nuen alaba “penitentziazko” jantziekin ikusi behar...

Pilar.- Garaiz egindako “penitentziak” oker handiak ordaintzen ditu, Simona.

Simona.- Hala beharko.

Teresa.- Etsiko al duzu hemen, Karmen?

Pilar.- Etsiko ez du, bada?

Karmen.- Zuek etorriko zarete noizik behin.

Ama Frantziska.- Etorriko dira... etxean ere badituzu lagun onak... zuk gutxiena uste duzuna bat behintzat... datorrela...

Simona.- Gaiztakerian lagundu dizunen bat noski.

Ama Frantziska.- Gaiztakeria zer den ere ez daki. Etxean dugun aingerurik ederrena da.

Karmen.- Zorionekoa bera!

Ama Frantziska.- Hona hemen zure laguna izan dena eta zure laguna izango dena.











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org