|
Antonio Arzak
Alperrik izango da.
nere Joxe Mari.
nik etzaitut utziko,
ezta zuk ere ni.
|
|
Doņua: Atoz, pekatariya
|
|
|
I
Neskatx gona gorri bat,
liraiņ ta bizia,
gerriraņo utzia
zintzillik illia,
oņ utsik. ta buruan
palaxtaz, betia
dizdiz egiten zuen
sulla txit garbia,
iturritik zetorren
itz oiek kantari;
ni, etxe atarian.
piko bat edo bi
arboletik arturik.
negon entzunlari,
aditurik bezela
txantxangorriari.
Eskatu niyon ura
eta eman ziran,
tandik laister euriya
|
asi zuenian,
sartu nitzan ondoren
baserri zarrian,
ukulluko atian,
mar-mar jardunian.
gizon bat arkiturik
aserre antzian.
Egun on, ez nuke nai
obra txarrik egiņ.
Ez da gaizki esana,
baņan... obra txarra:. .
bildur naiz ez ote dan
izango gurekiņ;
barkatu, ez dijua
ezer bedorrekiņ,
baizik... oraiņ or gora
igo dan orrekiņ.
Banua, bada.
Jauna.
|
orrenbesterekiņ?
Damu det, geldi bedi
atertu artian.
Ama, betor beraņo;
iņoiz, egundaņo,
ez degu guk etxetik
iņor bota izan;
bedorri bezelako
jaun bat gutxiyago.
Bai, bai, ixillik zaude.
ezautua dago.
Etorriko naiz berriz
zuek ikustera,
|
txoriyakiņ batian
pikuak jatera.
Non bizi dan baneki....
laister an lituke.
Ori ez. arboletik
artu nai nituke.
Agur -ta irten nitzan
kanpora bertatik,
nabaiturik neskatxa
atari aldetik
begira nola zegon
leio zirritutik.
|
II
Mendiyan igaro det eguna
zu ikusieko antsian,
baņa iņola ez du nai aitak
pobrerik aldamenian;
aztu nazazu, aztu. Lubixa,
ta bizi zorionian,
ni utzirikan alde batera
nere suerte tristian.
|
|
Doņua: Kontxexirentzat
|
|
|
Mutill bat goiko mendi bidetik
garo sort ederrarekiņ
orla zijuan, bazter guziyak
beterik bere kantakiņ;
ta mendiyaren beko aldeko
sasi erreka ertzian,
gelditu nitzan pentsaturikan
kantau entzun nuenian...
Ote du onek zer ikusirik
neskatx arren biyotzian?...
Edo ezpadu, non ote dabill
kabiya egin nayian?...
|
Mundu kaxkarra!... Amoriyua
pill-pill sortutzerakuan,
beti odeia, beti arantza
naigabetzeko onduan!...
Gauzarik aundiyenak
or... mixteriyuan,...
gure ezaguerako
beti ezkutuan...
ta... baita bear ere
daukagun munduan!
Ikusiko bagenu
emen dena argi,
ala nola dirala
sei ta sei amabi.
zer geldi litzaioke
etorkizunari,
gure amets maite ta
geroko... nai ari?...
Ta mutillaren kanta
zijuan galtzera,
asi zanian sartzen
aldapetan bera...
baga orrolariya
joaten dan antzera,
sortu zan ixilltasun
ta ezerezera!
|
III
Bakardade aundi eta ederra
mendiyetan arkitzen detana,
zenbat aldiz gogoratzen zaitudan
zeralako neretzat laztana!
|
|
Doņua: lntxauspeko alaba
|
|
|
Egun batian
abiya nitzan
berriz baserri
artara,
bidez entzunik
erromeriyan
danboliņa ta
algara.
eta jakindu
nuen auzuan
nola omen zan
esaten
etxe artantxen
familiako
penak zirala
gallentzen:
beren sustraia.
ordu txarrian.
bakarrik zala
dirua.
ta beragatik
zenbat sufritzen
zegon amona
gajua.
andre lerexa
kupigarriya.
Pagadiondo
bekua.
***
Ara non dagon:
xudur luxia,
begi xorrotxa.
plakua.
arropa beltxa
soņian eta
txintxillik, medar,
moņua.
bildumen xorta
elizarako
kutxa gaņian
jasua.
ximur-ximurrak
ezpaņ igarrak,
far irriakiņ
abua.
beti esanaz:
Zu zera. Jesus.
bakar-bakarrik
santua,
diruagatik
izan ziņana
mundu onetan
saldua!...
|
***
Baņan, amona. andre Terexa.
zer du orla mintzatzeko?...
Esango diyot!... Desio nuen
bedorrekiņ egoteko,
bada lenguan alde egin zuen
bera jatxi nintzaneko;
betor onera, exeri bedi,
nere penak jakiteko.
Baņa... bedorrek ez nau ezautzen...
Bai, jauna; aspaldi ontan
goguan daukat len ikusiya
eizian inguruan,
eta... (ondoren esan zizkidan
azturik neuzkan bi kontu,
agerturikan ni ikustiaz
sentitzen zala kontentu).
Gero... antsi luze bat
bota ondorian,
asi zan beriela
bere itz aldian,
txoraturik entzuten
negon bitartian.
|
IV
|
Doņua: Ez egon pekatuan
|
|
|
Iru seme nituen:
zarrena etxian,
bedorrek ikusia
joan dan egunian:
eta bi gaztienak
zeruen erdian
bada ill zitzaizkidan
lengo gerratian,
Buruntza menditikan
Urniyeta aldera
jatxirik goiz batian
biziya uztera!...
Etxian dana, Martiņ,
Ezkondua nuen;
gerrak irauten zuen,
noiznai sutan geunden,
eta eztakit nola
leiotik gelara
bala bat sarturikan
jo zuen erraņa!
Ote du beste batek
sufritu ark aņa!
Elizakuak artu
Biyaramonian
eta ill zan gaxua
illunabarrian.
Bi aur utzi zituen,
azi ditut biak
Jainkoak lagundurik,
toraiņ naigabiak!...
Ta itz oiek amonak
Esaterakuan,
balitz bezela argi bat
gau illun, pisuan,
ala non tortollua
urrungaz basuan,
|
neskatx ura kantari
asten da kanpuan:
Alperrik izango da,
nere Joxe Mari,
nik etzaitut utziko,
ezta zuk ere ni.
(Doņua: Ez egon pekatuan).
Aditu du?... Ori det
illoba zarrena.
egunero orrela
kantatzen duena.
ta ni bere alde naiz;
jakingo du dena.
Joxe Mari, esana
kantortan astian,
etxeko morroia da
joan dan aspaldian,
gazte langillia ta
biziro zintzua,
emen ta non-nai mutill
errespetokua,
nere illoba maite
orren diņakua.
Beren biyotzak daude
katibaturikan,
baņan... aitak ez du nai
onelakorikan,
baizik eman Lubixa
errota batera.
eta Joakiņ, semia,
etxian gelditu,
onek dezaion gero
berari jarraitu.
|
Baņa, jauna, ill arte
ni banaiz gidari,
ta nere familiko
gauzen zuzendari,
eskatu naiko diyot
Jainkoari, beti,
arren, bere eskutik
gaitzala iduki!
Joakiņ, nere illoba
bigarrena dana,
mundurako jaiua
ez liteke, jauna;
ez da bere buruaz
sekulan oroitzen,
inguruko guztiyak
poztu ta maitetzen;
eta, al duenian
elizara joanik,
an dira bere festak
txiki-txikitandik.
Emezortzi urteko
mutilla egiņik,
gure familiako
berri nabaiturik,
ta aitaren asmuak
argi ikusirik,
arrats batian zigun
guztiyori esan
bere gogo osua
ta borondatia
zala, al baziteken,
apaiz egitia;
ezkontzeko Lubixa
Joxe Marirekiņ,
eta izango zala
pakia denokiņ.
Ta nik erantzun nion:
Esan zazu berriz;
|
amonak bedeinkatzen
zaitu milla aldiz!
Zu apaiz egiteko
ez degu modurik,
baņa... kristau on asko
badira munduan;
nik billatuko ditut,
egon deskantsuan.
Azkar billatu ere,
ta gaur, Bitoriyan,
an da nere illoba
ixtudiyuetan.
Txit ederki!... Ta aita
ez al da kontentu?
Ez al liteke oraiņ
Lubixa ezkondu?...
Ta amona tristia
gelditu zan mutu;
etzuen lurretikan
begirik altxatzen,
eta onduan negon
ni bera kupitzen,
goibeltzen asitako
zeru bat ikusten!
Ez nuke penatu nai
nere galdiakiņ...
Ez, jauna, ez, kezka bat
daukat barren... barren!
Martiņ, nere semiak
len maite ninduen,
beti ziran aditzen
eta obeditzen,
baņa gaur, Jesus ona!,
dago itxutua;
beretzat ez da ezer
ezpada dirua,
egun on bat etxian
ez degu pasatzen, |
tez dakit zer gugana
etorri liteken!
Lenago nere lua
zan soseguzkua,
oraiņ... gabak dituen
ordu luzietan...
oker izugarriyak
ditut ametsetan!...
Jaungoikua kanpora,
dirua Jaungoiko,
orrela zorionik
nola da izango?
Temengua utsa da,
baņa gero... gero!...
Egiya esaten diyot:
nere lengo penak,
aundiyak ziralarik,
|
aztu zaizkit denak!
Orduan ez genduben
oraiņ aņa gauza,
baņa etzan arkitzen
gurekiņ etsaia,
eta gure biziya
zan zuzen, lasaia.
Esan dit... ez diyola
ezkontzen utziko,
eta ni beintzat laister
penak naute illko!...
Esperantza guztiya
daukat Jainkoagan,
fedez eskaturikan
goizero, elizan,
argi egin dezala
Martiņen animan!...
|
V
Illuntzen ari zuen;
noski biltzekorik
etzegon arboletan
geiago pikorik.
eta netorren nere
Donosti txulora,
non aurra nitzanian
amaren kolkora,
irten gabe egonaz
ondoren iņora,
zetorkidala beti
amona gogora...
Eta... neguko ekaitz lanbroak
banatzen ziran bezela,
alako poz bat sentitzen nuen
nondikan ez nekiyela;
andre Terexak zeukan fedia
zan bizia, ez epela,
ta nork ez daki zeruak ala
eziņ utzi zezakela!
Uda berriya farrez zetorren...
loriak berriz jaiotzen,
beren mimiku mantxik gabiak
Bijiņ Amari eskeiņtzen;
txori txikiyak txiruliruka
kontu maitiak esaten,
xoxuak eta birigarruak
basorik-baso pregoitzen,
piko zar ura ate onduan
asiya osto berritzen,
Joakiņ gaztia, apaiz egiņik
Bitoritik etxeratzen!
Jakindu nuen etorri zala
ta gaņerako guztiya,
bada amonak bigaltzen ziran
nexka bat mandatariya;
baņa ez nitzan joan entzutera
Joakiņen meza berriya,
ez, ez nuen nai idiki nere
malko iturri aundiya!
Amona ere etzan izandu,
oyian zegon gajua,
pozak geiena menderatzen du
biyotz eritutakua!
Bere semia, len itxutua,
Martiņ, oso apaindua,
ara joana zan muņ egitera
Joakiņen esku santua!
Onek ezkondu zituen laister
Lubixa ta Joxe Mari,
zeru puskakiņ tella berria
emanaz etxe zarrari,
eziņ esan dan alaitasuna
bakoitzaren animari,
eta gloriya, moduren batez,
ill baņo len... amonari!
Badator ontan Korpus eguna
zeru-lurrak laztantzera:
iņoiz ez beziņ urre printzduna
eguzkiya da atera,
ta leiuetan, elkar bulkiaz,
irten nai dute aurrera
arros, krabeliņ ta albarakak
ifarra gozatutzera...
Ara ezkillak... Prozesiyua
oraiņ dijua astera,
eta amona, eziņ egonik,
jaiki ta joan da kalera.
An, belauniko doi-doi gaxua
jarririk eliz aurrian,
zegon, ainbeste maitatu zuen
Jauna agurtu nayian;
ta alderatu zitzaionian
Joakiņen esku artian,...
bere gorputzak jo zuen lurra...
Gora... denbora berian,
anima ura zeruraturik
intzentsu borboill batian!...
|
Amona poemaren leenengo argitalpena: Donostian.
J. Baroja eta semearen moldizkiran. 1900.
Beste argitalpenik ez degu guk beintzat ezagutzen.
|