|
Antonio Arzak
Jesus Biotza!(1)
Jaunak: Ala nola eguzkia atera zaigun gaur gorputzeko begiakin ikusi dezagun festa pozgarri au, ala berean datorkigu Mendiburu oiartzuar illezkoarraren oroitza, animako begiak zabaldurik, gure gurasoen beti-betiko fede eder sekulan baņo beroago daukagunarekin, begiratu zaiogun, emen lurreko gauza utzi bear ditugunak azturik, ura salbatutako gu salbatu bear gaituen gauza bakar orri: Jesus Biotzari! Bai!... Guztia da biotza Jesus gurea! Eta ala, gizonari, Berak egiņa dalako bere antzera, ez dio eskatzen beretzat biotza baizik.
Atozte Nigana, penatuak eta nekez beteak arkitzen zeraten guztiak; Ni izango naiz zuen gozaera ―esaten digu; eta zeiņ da penatua arkitzen ez dan euskalduna?
O euskaldunak! Gure izate guztia, lengoa, oraingoa, gerokoa, betikoa,
betiraunde edo eternidade guztikoa, dago Biotz artan gordea, da Biotz ura; eta, au jakiņik, ez gaitezela izan zentzu gabeak; Biotz artara eraman zagun gure biotza, eta Argandik gure lagun urko edo projimoaren biotzera ekarririk, ill arteraņo elkar maitatuaz, elkarri lagunduaz, bizi gaitean deserri onetan. A!... Irakur ditzagun Mendiburu gogargituak izkribatutako liburu miragarriak, Biotz arren edertasun ugariak txoraturik, eta bertatik maiteko degu Jesus! O euskaldunen Biotza! Zeiņek esan lezake gaur, Mendiburuk atzo esan zuen eraraz, nolakoa zeran?... Izkribatzalleak? Biursariak? Baliteke, baņa ez da segurua. Menturaz, menturaz, ordu oetan gutaz aztuena mendian arkitzen dan gaixoren batek, iņork baņo geiago onek maite izatea gerta litekelako; zergatikan nola jakin lezake amorioa zer dan, maite ez duenak? Eta... o mirarien miraria! Jesus arkitzen dalako, denbora berean, ala erregeren etxandian nola ikazkiņaren txaolan!
O!... Jesus zer dan jakiteko, alde batera utzirik, ala nai bada, gizon argiak Mendiburu buru dutela izkribatutako gauz ederrak, irakur zagun gure biziaren liburua bera. Zer esaten digu jaiotzetik iltzeraņo? Zer azkeneko orrian, bizia daukagunean ala nola Azaroan ostoa arbolean? A!... Ikusi zagun eriotz latzak arrapatutako gizon gaixoa, menturaz usterik gutxienean, ala nola miruak kantari dagoen txoria. Orduan, ai!, batere denborik eta ezaguerarik gelditzen bazaio, maite nai du Jesus, maite nai du asko eta damu du bere biotz guztitik len ez maite izandua. Au ikusten degu egunero, eta geok ontaratu bear degula jakiņik, maite degu gure alegiņ guztian?
Gaur eun urte Jaunari kontu eman zion Mendiburuk; non dira orduan bizi ziran gizon txiki ta andiak? Emendik eun urtera gaur baņo obeto festa au bera egingo dala deitzat; gu non izango gera? Noski Jesusen kolko parerik gabekoan izan naiko degu; bada Jesusekin bizi bear degu.
Bai!... Bai! Jarrait zaiogun Mendiburu onaren ejenplo birtutezkoari; erakutsi zaiogun gure aurrai Jesus izen santua bedeinkatzen, adoratzen, maitatzen, eta beren biotz txikiakin bere oņetako zauri maitagarri aeri muņ ematen, gure guraso euskaldun zar, gaur zeruan gure zai daudenak, guri erakutsi ziguten bezela, txikiak giņanean; eta... o euskaldunak! Ez daiela sekulan, Mendibururen lur ontan, blasfemiako edo arneguzko pekaturik egiņ. Ez!...
Ez, Jesus gure Biotza! Gurutzearen oņean belaunikaturik, eskatzen dizugu biotz guzti-guztitik ordutik ordura zureagoa izan dedilla gure izatea, eta azken amesetako ordu estu ura izan dezagula lasaiena, gozoena, ederrena, txoragarriena, ikusirik aurrean Aita Biotza, besoak zabaldurik bere ume gaixoa laztandu naiean, eta atzean mundu ontako nekeen buka!...
O Jesus!... Maite zaitu Euskal-Erri zureak! Bete ditzatzu gure biotzak zure amorio utsez, Mendibururena bezela; eta munduan egiten ditugun festa oek ez ditezela izan Zureganonzko gure maitagoaren agiria baizik!
Oiartzuarrak, euskaldunak eta gizon guztiak!
Maite dezagun elkar, Jesus Biotza maiterik!
Oiartzunen, 1882-ko Uztaren 14-ean.
Euskal-Erria, 1882.
(1) Discurso leido por su autor en el Sesiķn literaria en honor del P. Mendiburu, celebrada en la Casa Consistorial del Valle de Oyarzun, la tarde del 14 de julio de 1882.
|