Iparragirre!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Iparragirre!

Antonio Arzak



Iparragirre!(1)



Jaunak:
Arrotz batek, erri batera datorrenean, lenbiziko galdetzen duena da:

Nola bizi da emen jendia? Zer sentitzen du? Zer sinisten? Zer adoratzen? Zer maite?

Jaungoikoa eta Fueroak! ―erantzungo du, mundua irago arte, euskaldunak.

Da esango balu bezela:

Bi arbola: gurutzekoa eta Gernikakoa.

Gurutzekoa, emen geran artean eta gero, gizon guztiak anaiturik, gure zoriontasuna egiten duena.

Gernikakoa, lenbizikotik zuzen-zuzen datorrena, bere zaņetik sortua ta beragatik illezkorra, beti biziko dana, gizon gaixo batzuek ala ez uste arren, ta oraindikan, naiz gaur makurtua egon, usterik gutxienean altxatuko dana, euskaldunok zentzurik badegu, euskaldunok euskaldun izaten bagera!

Ta zeiņ da gure artean arbol orri gaiņ-gaņez, beste iņork ez bezela, kantatu diona? Iparragirre! Ta “zeiņ zan?” galdetuko dute mundurik mundu gizaldi guztiak; eta beti, euskal mendi tarteko oiartzun baten boza balitz bezela, entzungo dute jendiak: Iparragirre!

A!... Non jaio, non ibilli, nola bizi ta nola ill zan, denok dakigu; dira, itz batean, gizonaren munduko gora-berak; baņa denok ez deguna, ta izan bear genukena, da Iparragirreren biotza, beti amorioz sutua bere lurrarentzat, egun alai eta tristeetan, ala nola zeruko izarra beti dan bat bera, diztiatzen duenean edo odei beltzez estalirik ageri ez danean.

Atsegiņ aundiz aitortzen det erri noble eta leial ontako semea zala, txikitan artzai-mutilla, gero Amerikara joan ta lurmiņaren(2) indarrak emen ezurrak uztera ekarria; eta argatik edaten det oraiņ erri ontako semeen osasunera, gure mendiyetako artzaienera, ta Ameriketan ditugun anai maiteenera, diosal egiņik lendabizi, errespeto guziarekiņ, iru probintzi aizpen gure diputadu jaun txit goituai; uri ontako Bilguma, Gipuzkoa ainbeste onratzen duenari; Bilbaoko Euskal-Erria deritzaion Elkargoari; talluntza egin duen Font jaunari, ta nere entzule guztiai.

Bukatzera noa. Etzinduzteket aspertu nai; eta, gaņera, mingaņa dijoakitan beldur naiz.

Euskaldunok nobleak gera: nola ez bigaldu oroitz bat andre alargun eta aur umezurtz, Espaņiako errege ta erregiņ izanik gaur gure Donostian arkitzen diranai? Guk ez degu iņorentzat gorrotorik; nere biotzeko adiskide Peņa eta Goņi jaunak esan duen bezela, amorioa denentzat senti du euskaldunak. Bakarrik nai deguna, ta egun bat eta bestean eskatzen degun ta eskatuko deguna, da justiziya; eta kontu, jaunak: lurrean justiziya galdu baldin bada, justiziya zerutik etorri liteke!

Erritar maiteak: egun aundiya da gaur guretzat; baņa egiyaz aundiya izango dana da arbola santua, geiago ez erortzeko, altxatzen dan egun ura. Datorrela lenbailen!

Euskal-Erria, 1890.



(1) Brindis de D. Antonio Arzac, pronunciado por su autor en el banquete oficial celebrado con motivo de la inauguraciķn de la estatua erigida al inmortal bardo euskaro. (Euskal-Erria-ren oarra.)

(2) Lurmiņa: nostalgia. No encontrando esta uoz en los diccionarios ni escritos uascos, la introduzco sin pretensiķn de imponerla. (Antonio Arzak jaunaren oarra.)





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org