Onentzaro


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Onentzaro

Antonio Arzak



Onentzaro(1)



(Donostiari)



Zoragarria, milla aldiz bedeinkatua, eleizatik etxe guztietara, mendietako txaboletatik kaleko jauregietaraņo, gizonarentzat kantik pozgarrienak, ibai batean bezela, gozoro dakartzkien Gauona!

Baņa ai!... Aurten, zoriona zabaldurik datozen ordu oetan beretan, zenbait etxe penaren brumak gorderik dauzka pozaren ibai arren ertzean! A!... Barrena sarturik... ixiltasuna, gurasoak elkarri begiratzeko bildurrak, negarrez lertzeko zorian, amari jaiotzen zaion zizpurua, aitari dijoakion antsia, aiton-amonen azken malkoak eta, batez ere, jostalluak armarioan jasorik ikusten ditudanean, naigabeak erotzen nau. O Donostia! Non dituzu aurrak? Non dira guretzat aien festak, aien kontuak, aien farrak, aien musutxo eta laztanak? Guztia dago ixill!... Ixill! Etzaute bakarrik negarrez, gurasoak; lotsikan gabe aitortutzen det ni ere ala nagola! O Jaungoikoa! Kastiga gaitzatzu naizun bezela, baņa, arren!, ez gaitzazula aurrik gabe utzi, ez! Lurra aurrikan gabe, zerua aingerurik gabe bezela litzake!

Oraindik gauba da; pozaren ibai ura azitzen dator, bazter guztiak estali nairik: bakarrik entzuten da “Jesus jaio da Belenen!”. Ateratzen naiz leiora egun berriaren billa bezela, begiratzen det zerura, burua erortzen zait bi eskuen artera, ixten zaizkit begiak, eta orduan zer ikusten det? O!... Joan dan udazkenean Donostiatik zerura egatutako aur guztiak izarrez jantzitako odei batean datoz Belengo portalera Jesus adoratzera. Zer edertasun paregabia! Gaur urte bete, gure etxeetan, kartoiezko jostalluakiņ Jesusekin jostatzen zeuden aurrak, Jesus berberarekiņ jostatzen arkitzen dira gaur. Zorionekoak berak eta gu. Negar, negar, gurasoak, ez penaz, baizik pozez! Aur maiteak!... Joan dan udako loreak ill ziran; baņa zuek ez. Non da anima bat bezelako sortitzik?

“Jesus jaio da Belenen!” O!... Ez gaitezela kontentatu zerutik datorzkigun konsuelozko malkoak ixurtzearekiņ; igo zagun poza zeruraņo; gelditzen zaizkigun aurrak eraman ditzagun, ez oņetako, ez soņ, ez zer janik gabe arkitzen diran aur pobreengana. An adoratuko dute Jesus! An, aurrak aurrai begiratzean, batzuek kupidaz, besteak eskertasunez, denak inozentziaren soņeko txuriz apaiņdurik, beren senide aingerutxoak egingo duten far-irri batek zeru osoa pozaren pozez beteko du, ta zeru-lurrak, batera, kantatuko dute:

Gloria in excelsis Deo, et in terra pax hominibus bonae voluntatis.

1886.an.
Euskal-Erria, 1895.



(1) Orain bederatzi urte izkribatu nuen moldaera au, eta beste liburu batean argitaratua izandu zan(*)

Garai artan aur asko zeruratu ziran gure Donostiatik. Nork ez daki zeruak izar geiago dauzkala geroztik? (Egillearen adirakia)

(*) Ez dakigu zein liburu izan diteken Arzak jaunak emen aitatzen duana. (A. Z.)





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org