O nere lurra!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  O nere lurra!

Antonio Arzak



O nere lurra!



(On Antonio Maria Lekuona jaunari)(1)



Zerurako jaioa
nago ni lurrean,
penaz bete-beterik
ara joan naiean!
Baņa agertzen bazait
begien aurrean
famili euskaldun bat
zure pinturean,
an sartzen naizenean
euskal mendi pean,
basoan gordetako
baserri zarrean,
sasi-mutill liraņa
asitzen danean
txilibitua jotzen
jai arratsaldean,
zortzikora bildurik
zelai bazterrean
neskatx-gizasemeak
lege ederrean,
etxeko andre onak
aingeru antzean
pobrearen txapelan
limosna jartzean,
aiton buruzuriak
gero arratsean
mai garbi umill ura
bedeinkatutzean,
amonak sukaldean
kontu kontatzean,
euskeraz ziņatutzen
aurrak ikustean,
ta errosarioak
gaba lurrintzean...
emen daukat zerua,
nere lur maitean,
dena izarratua
zuk esku artean!


Euskal-Erria, 1885.



(1) Garai artako pintore edo margolari bat. (A. Z.)





     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org