 |
|
 |
 |
|
Antonio Arzak
Belena!
1
Nijoan mezetara
gabaren erdian,
kantak eta musikak
entzunik kalian,
pensaturik sufritzen
dagon familian
zer malkoak ixurtzen
diran bitartian!
2
Gauza zuri bat nuen
ikusi aurrian,
zan aur jaio berri bat
bildua zapian,
arkitzen zana bakar,
botia lurrian,
los-arri puska gogor
otz baten gañian!
3
O aurtxo txiki gaixo
iñork ez maitia,
jaio beste mantxarik
batere gabia!
Zeiñ beltza ageri dan
zure suertia,
amarik ezagutzen
ez dezun umia!
|
4
Atoz, atoz, enetxo!
Ta guazen aurrera,
zu bezelakoak, ai!,
or duten etxera;
ortikan ere kantak
datoz gaur kalera,
ez digute esaten:
“Onera, onera!”
5
Ta nor da datorrena
korrika atera,
itzikan esan gabe
zu neri kentzera,
far-irri samur batez
begiratutzera,
malko eder bat joanik
arpegian bera?
6
Gorputzeko itxuraz
da emakumia,
besteak bezelaxen
aragiz jantzia;
izanik aingeru bat
aiñ txoragarria,
non zeru-lurrak dauden
esanaz: “Neria!” |
7
Norena zera bada
zu orren maitia?
O!... Aur jaio berri bat
da nere Jabia;
aizpa bat det, izena
du karidadia;
ta gure etxe au da
pozaren kabia!
8
Ta zu, gizona, zaude
naigabez betia?
Sartu zaitez barrena,
konsola zaitia!
Ara, ikusi zazu
gure familia:
emen aurra, an zarra,
an berriz eria!
|
9
Begira zer kontentuz,
bakoitzak beria,
daramaten guztiak
beren gurutzia!
Esperantzaz beterik
pizturik fedia,
o!,... gozoa da onla
zerbait sufritzia!
10
Ikusi zazu oraiñ
gure Nagusia,
Belengo portalera
zerutik jatxia;
gizon batzuek Aur au
ez ezagutzia
zer gauza tristia dan!
Zer negargarria! |
11
Karidadeko monjak,
Jesus!, ikustia
ta belaunikaturik
ixill gelditzia,
guztia bat izan zan;
o Jesus aundia,
naizu arren ondoan
nik adoratzia?
|
Euskal-Erria, 1887.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |