Beti maite!


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Arzak Antonio »  Beti maite!

Antonio Arzak



Beti maite!



(Nere Justatxo-ri)



Askotan Jesus ona,
zait, ai, gogoratzen
ez ote zaitudan nik
egiaz maitatzen;
ta ala dan edo ez
jarririk pensatzen,
gau guztia, menturaz,
orla det pasatzen.

***



Gero, ditudanean
txoriak nabaitzen
kantari goiz-sentian
dirala esnatzen,
pixti guzti-guztiak
batera mintzatzen,
loreak intzentsua
dutela banatzen,
belarrik umillena
dala goratutzen,
eguzkia pixkaka
nola dan irtetzen,
lañoak urraturik
zerurontz igotzen,
euskaldun mendiyetan
ermitak agertzen,
ta ezkilla birunka
mezatara deitzen,
ai!,... orduan ni ere
gozoro naiz asten
nola ez dakitala
bertsoak egiten;
ta ezpaditut ere
denak izkribatzen,
asko zaizkitalako
etorri ta joaten,
eguna pasatzen det
Jauna adoratzen!

***



Baña arratsa dator;
ta, oieratzean,
nere kontzientzia
esamiñatzean,
“non dira nere obrak?”
neri galdetzean,
itz onakiñ bakarrik,
ai!, arkitutzean,
ta zerbait egiñ badet
begira jartzean,
maiteak nai bezela
egiñ ote dedan,...


orduak badijoaz,
loak ez nau artzen,
eta iduritzen zait
nagola ikusten
txoriak arboletan
lotan nola dauden,
ametsetan bezela
loreak mugitzen,
bildots txikia ere
lo dala gelditzen
amaren anparoan
gaba iragotzen,
ta ermitak ixillik
mendi egaletan,
ta gurutze batzuek
bide bazterretan,
ta eziñ konta ala
kanposantuetan,
“Maite!” -guri esanaz
bakar! Illargitan!

***



O Jauna!... Zer ote naiz
ni zure aurrean?
Aundia da sortitza
zuri kantatzean,
aundia gero lotan
zugan gelditzean,
baña ni aundiago
mendi egalean,
ermita txiki artan
meza entzutean!
A!... Utsa de neretzat,
utsa, kantatzea,
utsa lo gelditzea,
utsa esnatzea;
egunaz eta gabaz
nere izatea
da nere Maitearen
diña egitea.
Egi-egiaz, obraz
“Maitea!” deitzea,
bai, Jesus, zuregatik
asnase artzea,
eta azkenekoa
zuri ematea!
Maitatzen bizitzea!
Maitatzen iltzea!


1889-ko martxoan.

Euskal-Erria, 1889.







     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org