O Birjiña Maria!
Aurra nitzanean,
zutaz itz egiñ zidan
amak magalean;
geroztik... zenbat gauza
nere biotzean!
Zenbat, dena nerea
dan amarenean!
***
Gaur berriz, a!,... goizero,
xartzen ikustean,
te bere kopetean
ezpañak jartzean,
“Ama! ―esaten diot―,
nik bart arratsean
bi ama nituela
amets egin nuen:
|
bat zeruetan eta
bestea, zu!, emen;
bietan zeiñ geiena
maite ez nekien,
ta zerukoak zidan
orduan esaten:
“Nork erakutsi zizun
ni orla maitetzen?
Zoaz ta maite zazu
ura ni baño len!
Eta esan zakitza,
konsola dedien,
zeruko goi oetan
zenbat maite duten!”
O ama!... Asirikan
zuri au kontatzen,
nere pozak itorik
nitzan, ai!, esnatzen.” |