|
Antonio Arzak
Amerika-ren agertea
(Ango nere anaiai)
Eskuiera mendiya,
ezker itsasua,
oņetan arroka bat,
gaņean zerua...
Kolon, zuri euskaraz
kantatzera nua,
egin nazazu argi,
nere Jaungoikua!
Erriz erri zebillen
arlote, pobria,
jakintsuak txorotzat
ondotik botia;
ta... zuri zor dizugu,
o gizon aundia!,
Jainkoaren urrena,
mundu bat berria!
Rabidan, konbentuan,
jorikan atia,
Marchena izandu zan
zure gidaria;
tIsabel Katolika
laguntza guztia,
eraman zenezazun
ara gurutzia!
|
O zenbat edertasun
eta zer gloria!...
Agur biotzetikan,
Ama Espaņia!
Orain bazaude ere
naigabez betia,
zure kondaira zarra
da paregabia!
Ondo merezi dezu,
nazio noblia,
munduko erri denak
agur egitia.
Zer, ezpadezu lengo
indar ta urria?...
Utsa: zu bizi zera
onraz estalia!
Ta begiratzen badet
euskaldun lurrera,
Kolon! -ots egiten det-,
zu gurea zera;
sartu bestela gure
mendiyen tartera,
ala dan edo ez dan
ezagututzera.
|
Pozaz edo penazko
neskatxen kantua,
karta baten zai dagon
amaren lantua,
amonen erregua,
mutillen bertsua,
guztiyak dauka lurriņ
Amerikakua.
|
Tentzunik Kantauriko
bagaren arrua,...
Aitzgorri, Aralarko
aizien txistua,...
danboliņ,... zortzikua,...
pelota soņua,...
ai!... ango anaietan
det pensamentua.
Artu zazute, artu,
laztan bat estua! |
Donostian, 1892.an, Agertearen 4-garren eunkian.
Euskal-Erria. 1892.
|