Nola Ulia mendiņ
baserri txiki bi?
Artan bizi da Antton
ta ontan Kontxexi,
biyotzak emanikan
batak bestiari.
Neskatxak dauka borda
txukun eta garbi.
inguruan dabiltza
berrogei bat ardi,
tarteka dituztela,
nabar, beltx ta txuri,
arkumetxo liraņak
saltoka goxoki.
Anttonek bere lurrak
dauzka guztiz ongi,
libre danian lapak
bildurik ugari;
ta, gure Donostiya
egiteko aundi,
karriatutzen ditu
zenbait gurdi arri.
Ta... jakiņa: bidian
asirik kantari...
ateratzen da beti
leiora Kontxexi.
Anttonek baserriya
nairikan erosi,
joan zan Amerikara
ta etzan ageri;
|
orla, eguna joan ta
eguna etorri,
goiz batian Kontxexi
sentitu zan eri;
itsasora begira
zegon beti-beti,
borda egunaz nola gabaz
ametsetan noski,
ikusirik etortzen
urruti... urruti...
allegatutzen etzan
ez dakit zer ontzi.
Era ontan luzaro
etziteken bizi.
Beiņ, penak eroturik,
kalera zan jatxi,
ta topo egin nuen:
zegon geldi-geldi...
Ez ninduen tristiak
seguru ikusi.
Zer zan?... Txarmangarria
jotzen ziņan ari,
baņa... da pianua
edo zer da ori?
Zuk nola jotzen dezun
iņork bai al daki?
Zerutikan datorren
gauzen bat diruri...
A!... Galde Kontxexiren
biyotz gaxuari!
|