11. irudia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Lehorreko arrantzalea »  11. irudia

Hamaikagarren irudia

XI

Inazio eta Agustin (hau sartzen da kantari)
Agustin «Inazio, gure patroi handia…»

Inazio Hala ere! Bizi haiz?

Agustin Uste diat baietz; ez al nauk ikusten?

Inazio Bai, mutil… asperturik hire zain egotez, oraintxe nindoaan baso bat sagardo ateratzera; eta hi etorri haizenez gero, hoa aurretik, eta atera ezak.

Agustin Ni sakalari?

Inazio Ez duk esaten “sakalari”, baizik “ateralari”.

Agustin Bai, eta hi “sartulari” (eskua ahora igoaz)

Inazio Tira, tira…

Agustin Tira? zeini tira?

Inazio Ba… ba!

Agustin Baba? Ez duk txarra jateko.

Inazio Hitz gutxi eta berriketa asko.

Agustin Goazen, goazen. Hi beti zakurren isatsa bezala atzetik; ez diat ikusi munduan hi baino ospelagorik. Ni ez banintz, ez zekiat zer egingo huen hik; hik ez huen patroia izan behar, baizik eskribientea.

Inazio Goazen, goazen.

Agustin Nora?

Inazio Kupelen ondora.

Agustin Orain duk, bada, denbora.

Inazio Uste gabean bertsotan ari gaituk.

Agustin Hori edan gabe; gero kontuak eta kantuak.

Inazio Askotan umorerik gehiena pasatzeko asmoan etorri, eta gertatzen duk txarrena pasatzea.

Agustin Eta tontoturik jartzea.

Inazio Eta triste jiratzea.

Agustin Bai, gertatzen duk, baina goazen eta edan dezagun eta bakea eman dezagun.

Inazio Bai hori duk onena, goazen. (doaz)






     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org