|
Pepe Artola. Ustez Laguna Detan
|
Injeniero Lagun Euskaldunaren
Agurra eta Karta
|
l
Erramun Apaolaza,
lagun zar maitia,
askotxo sentitu det
emendik juatia,
gertatzen zeranetik
gu emen uztia,
eguna iruditzen zait
dala urtia.
|
2
Gure ditxa guziya
genuben ementxen,
ibildutzia denok
plazan dibertitzen,
arku-jiretan berriz
damak txuliatzen,
ez giñan elkarrekin
beñere aspertzen.
|
3
Elkarrekin giñuzen
emengo aiskiriak
ziran paregabeko
gazte dotoriak,
gustagarriyak ziran
beren koloriak,
baziruditen uda
berriko loriak.
|
4
Anastasi bat eta
Sotera bestia,
irugarrena berriz
Jazinta gaztia,
pena artu baidute
emendik juatia,
berak esaten dute
dutela kaltia.
|
5
Zuek zijuaztela
emendik kanpora,
Anastasi zan azkar
atera leyora,
kamis utsian azken
agur egitera,
negarra frankorekin
buelta zan ostera.
|
6
Beste bi neskatx ere
lo egon etziran,
musika aditu orduko
balkoyan an ziran,
zuek emendik juaten
ikusten oi ziran,
gero biyak negarrez
an gelditu ziran.
|
7
Iñulabarra orduko
zuetzaz pentsatzen,
gau guztiyan eztegu
burutikan kentzen,
aiskide oyetara
geranian biltzen,
zuek gabetandikan
triste gera ibiltzen.
|
8
Beti gaude guztiyak
zuek bueltatu zai,
elkarrekin berriro
ibiltzeko lasai,
zuek gabetandikan
ez degu izan nai,
bueltako ote zeraten
esan gaituzu
|
Ramon: bai.
Enero 84
|