Leoya eta Zakurrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Pepe »  Ustez laguna detan »  Leoya eta Zakurrak

Pepe Artola. Ustez Laguna Detan



Leoya eta Zakurrak





Leoi zar xamar batek (1)
zituben zakur bi
morroitzako artuak
bizi nairik ongi; (2)
baña gauza guztiya
gareztiya zeguen,
eta zakur gaxuak
pagatutzen zuten;
eramaten bazuten
merkia ta txarra,
nagusiyak dantzatzen
zuben atzaparra;
edo ta gareztiya
eramaten bazan,
otordurik batere
ayentzako etzan;
ala ain zan billaba
nagusi zur ori,
zeñaz etzuben opa
ezer ere iñori;
egun batian berak
zituben otso bi
berarekin batian
jatera ekarri; (3)
((ala ots egin ziyon
ark auzokoari,
esanaz etortzeko
al bazan etorri;
panparroiz zuben egin
arek konbitia,
esatiagatikan
zala txit noblia;))
eta (4) deiturikanen
bi zakur ayeri,
zuben esan: “gaur emen
gauza onak jarri;
ez begiratu bada,
ez, baliyuari,
torizute boltsa ta
ugari ekarri”;
lenago etzuben nai
dirurik gastatu,
eta argatik zakur
biyak zuten ostu;
boltsarekin aguro
juan ziran igasi,
etzan geyago ayen
pintarik ikusi.


Onek ederki xamar (5)
digu erakusten
zurraren boltsak nola
bi zulo dituzten;
zurkeriyan dirua
ai dana gordetzen,
berak uste gabian
zayozka urtutzen.


12 de Setiembre 85

Premiada en 1888
y publicada Unión Bascongada, 14 Febrero 1899.
En limpio está en el libro pequeño.

(1) Leoi aberats batek
(2) bera gobernatzeko – merke eta ongi;
(3) egun batez burura – zitzayon etorri,
bazkariya ematia – lagun guztiyari;
(4) gero
(5) Onek ederki digu





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org