Pepita


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Sagardoaren Graziya »  Pepita

Ramon Artola. Sagardoaren grazia eta beste bertso asko



Pepita





1
Dama bat biotzean
sartu zait betiko,
zeñen ikusi gabe
ez nuken etsiko,
berarekin gustora
nitzake biziko,
nere besuetatik
ez nuke utziko.


2
Bere izenez deitzen
diyote Pepita,
dalako mirabe txit
lirain da polita,
iñoiz egiten diyot
etxera bisita,
biyotza mugitzen zait
bera ikusita.


3
Zerbait paga liteke
bera ikustia,
dalako polit igual
gabeko gaztia,
gustora pasatzeko
jaya ta astia,
nayago nuke balitz
nere emaztia.


4
Arpegi ederra du
paregabekoa,
gorputza igualikan
ez dan modukoa,
aingeru bat diruri
dala zerukoa,
au logratzen dubena,
zori onekoa.


Ramon Artola-k ipiñiak Donostiyan 1863’garren urtean.

Ikusi:"Colección de José Manterola, pág. 121”, eskuz eskribitutako papera. Lenengo bertsoa: Tolosako Fakundo Adurriaga"Besamotza”-ren eskuz idatzitako lenengo mordoan. ta J. A. Santesteban."Colección de Aires Vascongados”.

12 Setiembre 1874, 500 ejs. (Eskuz kanta-paperari erantsia.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org