 |
|
 |
 |
|
Bartolo Ayerbe
|
NERE AOLKU EDO KONTSEJUAK
|
Liburu kaskar au artu eta irakurtzen dezuten danentzat, nik onoko iritzi batzuk jarriko ditut.
Gu, kristauok, bi zatitan jarriak gaude. Parte bat anima degu, ta bestea korputza.
Korputz onek gauza asko eskatzen dizkigu: ondo jan eta edan, ondo jantzi ta kanpoak ikusi, etxebizitza dotorean bizi, kotxea lanera joateko ta etortzeko eta jai-egunetan norabait joateko, ta abar ta abar. Oiek danak eta beste gauza asko ta asko.
Gauza oiek danak oso ondo daude. Danak egiñez bizi dira gaur asko, edo geienak gure artean. Baiña bagera oraindik ortaraiño iritxi ez geranak ere, danak basarritarrak noski, edo geienak bai beintzat. Guretzabo ez dago bakaziorik, ezta ere paga extraordinariorik.
Baiña basarriari eusten dionak, izango du zerjan, nolako edo alako. Baiña kalean gosea sortuko dala denbora luzea baiño len, denbora izango da testigu. Ojala ez. Baiña gauzak ala dirudi.
Gure koRputz onek engañatzen gaitu geienak. Baiña korputz au danok usteltzekoa degula, danok dakigun gauza da. Gazterik, sasoiko edo zartuta, danok eriotzera goaz. Noiz ta nola ez dakigula, baiña danok aruntz joan bearra degu. Ainbeste maite degun korputz au, ildakoan ezer ez. Danok berdiñak.
Orain, denbora daukagun artean, pentsa
|
dezagun ondo badegula beste zati bat ikusten ez dana, gure anima, ta bein ere ilko ez dana, betikoa.
Ikusten ez dana dalako, orrek ematen dizkigu lanak sinisten. Baiña sinistu dezagun. Bestela, gure lanak eta nekeak alperrik ditugu mundu ontan. Danik eta azkarrena ta aberatsena baldin bada ere, alper-alperrik egiten ari da munduko bizitza, sinisten ez badu.
Sinismenean sendo ez badago, kristau osoa ezin leikela izan neri praille batek esan zidan. Neri ere ala iruditzen zait: gauza ori ala dala.
Eta beste gauza bat: kristauok, sinismena degunok, bizitza zuzena eraman bear degula. Ez du balioko bide txarretik egiten dan dirutzak. Diru ura, guk uste ez degula, bide txarretik joango zaigu, ta geroko kezketan geldituko gera.
Jainkoak kontu zorrotza eskatuko digu, emendik goazenean. An ez digu balioko diruak eta inbusteriak, egintza onak baizik.
Eta gure anima salbatzeko, zer egiten degu? Egun guzian gogoratu ere ez askotan. Korputzari bai; egunean iru edo lau aldiz, jaten da edaten ematen diogu. Ala eskatzen digulako, eman egin bear. Ortarako egiten ditugu lanak eta nekeak: korputza sostentzeko.
Gure korputz onen bidez eta egiten ditugun nekeakin, salbatu bear degu gure anima. Biak batean dabiltza il arteraiño.
|
* * *
Eta gure anima ori nola sostendu dezakegu? Bizitza zuzena egin badegu, ta egiten saiatzen bagera, oso errez, ta merke gaiñera: otoitz egiñaz konfiantza osoz, lagunduko digula gure eginkizun guztietan il arteraiño. Nik aitortzen det neri lagundu didala nere bizitza guztian.
Nik ez nuan orain aiña otoitz egiten lenago. Ori aitortzen det, egia esateko. Orain, egunean ordu erdi bat gutxienez, edo berrogei minutu askotan, oera joan aurretik. Errosarioa errezatu ta liburutik otoitz-klase asko egiten ditut. Egunari zer dagokion edo bizi-bideak nola erakusten digun, tamaiña artan egiten det nik otoitz.
Urtearen buruan nobena asko egiten saiatzen naiz: gaixo arkitzen diranen alde, pekatariak goner titzeko ta gure Euskalerri au edo gure Euskadi au paketu dedin. Batez ere, ilketa oiek bukatu ditezen, inondik al balitz, lenbailen. Ta abar ta abar.
Len esan dedana esango det edo jarriko det berriz ere: len ez nuan egiten oinbeste otoitz. Baina orain egunero gutxi edo geiago, otoitzean ikasi ezkeroztik.
Baita ziur nago beti lagundu didatela neri Ama Birjinak edo santuak, bitarteko egiten Jainkoarekin.
|
Arek dana dezake eta eskatu dezaiogun uste orrekin danok, ta ez zaigu damutuko iñortxori ere. Ala bedi.
Neri, emaztea il ondoren sortu zitaidan gerora ta otoitz geiago egiteko zaletasuna, orain dala sei urte ta geiago, eta ala segitzen det.
Denbora ere badaukat, lan gutxi egiten det ia zartu naizelako; eta zenbat eta otoitz geiago egin, orduan da geiago egiteko zaletasuna sortzen zait. Eta ola segitu nai nuke, gauza naizen bitartean, aurrera ere.
Nik emen jarri ditudan aolku edo kontseju oiek guziak, nik egiten ditudanak, egitea, ez da aiiin erreza izango, liburu au irakurtzen duten danentzat. Eta ezta egin bearrik ere gure anima salbatzeko.
Baiña gure bizitzako eginkizunak zuzen eraman ditzagun. Eta egunero otoitz egiteko oitura artzen badegu, gero ta geiago egiteko zaletaeuna sortuko zaigu danori, neri bezelaxe. Orixe da nere naia edo uste ona, eta orixe opa dizutet nik danori.
Eta au ere jarri bear det, otoitz-kontuan ari naizen ezkero: bakarka baiño, indar geiago duala otoitzak lagunakin eginda. Zenbat eta jende geiagoren artean eginda, orduan ta indar geiago duala gure otoitzak.
|
* * *
Orra or meza santua, otoitzik ederrena. Aixa asko uzten degu gaurko egunetan. Otoitz ederra benetan meza santua, arretaz entzuten badegu beintzat.
Onoko gauza au eutzun nion nik, orain dala urte asko, sermoilari bati: Jesukristoren odol-tanto bat naikoa dala mundua salbatzeko. Eta Jesusen odol guzia eskeintzen zaigula meza santuan, apaiz jaunen bitartez aldarean, joaten geran guzientzat berdin, debozioz entzuten badegu beintzat.
Ni jaiero joaten naiz eguraldi onean. Eguraldi txarra badago, ez naiz joaten, birajetxoa egiten baitzait. Ia ordu bete bear det joan da etorri egiten. Baiña al dan guzian joaten naiz. Bestela, telebistan entzuten det; ta, nik uste dedanez, igualtsu balioko du, guk daukagun edadean, arretaz entzuten bada.
Ni mezetara joateko pozak egoten naiz. Iruditzen zait lan eder bat egiten detala eta indarberrituta etortzen naiz, eta aste guzirako. Nik aste guzian egiten ditudan lanak baiño geiago balio duala iruditzen zait. Buelta ori egiten ez naiz batere nekatzen. Esaerak dion bezela, “gustoko bidean edo tokian aldaparik ez”, ta ori gertatzen zait neri ere seguru.
|
Gure sinismenaren oiñarria dala derizkiot, nere iritzi apalean, meza santua komunioarekin. Komulgatuta oraindik osoago, Jesusen korputzarekin bat eginda gelditzen geralako. Kristau batek egin lezaken gauzik ederrena, jaiegun edo igandez.
Jaiean nolabait joan bear badute, berriz, or daude larunbat-illunabarrean ere mezak aukeran, nai dutenentzat.
Gure Jainkoak zazpi egunetik bat jarri zigun: igandea. Zertarako jarri ote zigun? Deskantsatzeko ta dibertitzeko.
Bai; oriek bidezko ditu kristauak mundu ontan. Baina, nere uste apalean, geixeago egin bear genduke, gure anima salbatzekotan, zazpi egunetatik batean.
Orixe eskatzen zaigu, gure munduko bizitzan, danori, kristau geran guztiori: egunero zertxobait otoitz egin, da jaiean, al bada, meza santua entzun, edo bestela larunbatean igandeko partez, edo beste jai-bezperan jaieko partez.
Ortarako nik uste det denbora artu bear gendukela, sano gauden guztiok; eta gauza on bat egingo gendukela guztiok nere iritzi apalean iruditzen zait, ori egingo bagendu.
|
* * *
Ni ezin naiz aspertu nere iritzi edo kontsejuak ematen, edo-ta idazten, liburu kaskar au osatzeko. Baiña beste zerbait oraindik ere jarri nai nuke.
Gogoratzen zaizkit gauza asko, eta onoko au orain dala urte bete edo geiago da noski gertatu zala; baiña askotan gogoratzen naiz.
Aspaldian ezagutzen nuan gizon batekin topo egin nuan. Basarritarra bera ere, ni baiño gaztexeagoa baiña, lau edo bost urtez inguru.
Inguruan bizituak gaztetan, baiña oso aparte bizi gera orain, ta kalte aundirik ere ez. Eta esan nion:
Ni gutxitan joaten tiauk Donosti’ra, ta zailla izango diagu alkar ikusten berriz. Ta berriz ez badegu alkar ikusten emen, Josepetako zelaiean ikusiko diagu alkar.
|
Oso zakar jarri zitzaidan gizona:
Esperantza orrekin al ago oraindik ere? Ez ago alperrik pentsatzen! Olako gauzak gu engañatzeko esaten zizkigutek. Guk emen bukatuko diagu. Geroko zer baiten esperantzan baldin baago, engañatua ago ederki. Kontu orrekin lanik egin gabe jaten ditek makiña batek gure kontura. Or ez zegok besterik ezer ere.
Beste kontu asko ere esan zidan eta oso gaizki partitu giñan. Ez nuan uste gizon ura alakoa zanik eta pena eman zidan gogotik, aren kontuak entzunda. Ura beie kasketan gelditu zan, ta nik ere nerearekin. Mudatu dedilla opa diot biotzez.
Gizarajo bat besterik ez da olako gizona, nere ustetan. Geiagori ere entzun dizkatet olamoduko kontuak, ta pena izugarria ematen didate neri biotz barrenean.
|
* * *
|
Berriz ere lengo bidera noa. Gure relijioak len ere etsai asko izan ditu mundu-aldi guzian. Au da: gure Elizak, relijioak edo fedeak, danak bat egiten dute. Orain ere otzaldi au da emen sortu dana bolara ontan, eta lanak emango ditu, tamalez. Baiña etorriko da onen buelta ere denborarekin. Zenbat eta lenago, obe, etorriko balitz lengo bide zarretara. Nik ala desio nuke beintzat.
|
Neri gizon jator batek esan zidan, orain dala bi urte edo geiago izango dira:
Emen sinismena galdu egin da, ta gauz askotan ajolakabetu egin gera. Geroko bildurrik gabe jarri gera.
Gauza askotan nik uste det arrazoi zuala. Il zan gizon ura ta betiko atsedena izan dezala.
|
* * *
Nik jarriko det beste gauz bat: nere iritzi apalean, mundua mundu dan arte, ez da federik eta Elizarik galduko.
Jaungoikoa baida munduaren oiñarri, ta jabe ta dana dezakena, ta gu ezer ez beraren laguntzik gabe. Nola dituan bereak zeruak eta lurrak eta lurrean gabiltzanak eta emengo gauza guztiak, Berak nai duan bezela manejatu dezazke Jainkoak.
Guk zer degu emen arrotzeko: dirua? Sasoia? Buruz abilla? Iztun egokia? Estudiatua? Asko ikasiak?
Asko dira olakoak mundu zabalean. Aiek ere badituzte beren egin bearrak. Geienak zer edo zer, edo danak noski. Badago munduan orlako pranko gaurko egunetan. Oiek Jainkoak emandako birtuteak dituztela gogoratutzen ote dira?
|
Asko bai, nere ustez.
Gizon on asko dago gure artean, eta izan ditezela aurrera ere gerora ta geiago. Bestela, galdua izango ote dan gure gaztedia, ni bildur naiz gogotik.
Nik pentsatzen dedana au da: sinismenik ez dan tokian ez dala bear dan bezelako errespetorik eta maitasunik edo eramanpenik; eta oiek bearrezkoak ditugula kristauok munduko bizitzan. Fedea edo kristautasuna galduko balitz, animalien antzeko jarriko ginake. Baiña ori ez da bein ere iritxiko. Mundua lenago bukatuko da.
Kristauak gera kristau izateko, eta animaliak animali izateko. Orrek orrela segituko du beti. Animaliak kristauen bizitzan laguntzeko jarriak dira Jainkoak.
|
* * *
Orain beste gauza bat gogoratu zait nere buruan, eta emen jartzera noa, egia izango dan ustetan, nere iritzi apalean.
Naiz-ta edozein lan bezela, eskolan ere, nik pentsatzen det, kristautasuna, beste gauza askoren artean, ez duala lagunik txarrena izango gazteak, naiz-ta edozein karrera edo estudioan, aurrera ateratzeko.
Gaurko egun auetan bertan egin zaigu Kardenal jaun agurgarri Sukia, Zaldibi’ko seme azkarra. Amasei senideen artean irugarrena omen da. Arek izango zuan kristautasun sendoa, ainbeste estudiatzeko. Baita aren gurasoak ere, kristautasuna zutelako edo Jainko-laguntza, ainbesteko pamilia azitzeko ta edukatzeko.
Bada beste pamili bat gure jaioterrian, Gaintza’n, amabostekoa, ta uste det oraindik gurasoak bizi dirala. Nik ondo ezagutzen ditut guraso aiek, eta badakit sinismen sendokoak izan dirana beti.
Nik uste det gauza oriek ez dirala iristen, fede sendoa ez bada; eta pazientzi ikaragarriak pasa bearko dira, aiek danak aurrera ateratzeko. Guraso oien merituak, eta beste askorenak, ez dira nolanaikoak izan, euskal errietan azi ta edukatu diranak.
Pamili ederrik ikusten zan gure
|
basarrietan, batez ere gure txiki-denboran. Ni ezin naiz aspertu orlako gauzak idazten, eta orain beste bat jartzera noa.
Gizonaren edo emakumeen bizitza luza erazten ari dirala. Gaur egun, giza-emakume gordin asko arkituko dituzu Euskalerrian ere, eta onoko kaso au jarriko det. Aurtengo Aguztuan nik irakurri det, Arantzazu’ko kalendarioko oja batean, Txomin Garmendia’ren bertso-kurpilletik artua-edo. Idatzi duana, jakingarria ez-ezik, arrigarria ere bada.
Zizurkil’ko Zaldu basarrian jaiotako amairu senidek, gaur osatzen dituzte milla urte, 1983’ko Maiatzaren 6’an. Senideetan zarrenak larogei ta zortzi urte ditu, eta gazteenak irurogei ta bost. Olako artaldea munduratzea gauz bat, azitzea bestea, ta bizitzea bestea.
Nik ez dakit aien berri. Baiña pentsatzen det nerekiko, an izango zala sinismena eta Jainko-laguntza.
Garai aietan ez zan, bada, gaur aiña jaten-klase izango. Baiña azi zituzten sano asko. Guraso aien merituak ez ziren nolanaikoak izango garai aietarako, beste askoren moduan.
Pamili aietan ez zan izango maldizio ta itz itsusi oietako askorik, otoitza baizik. Ni ortan nago beintzat.
|
* * *
Orain beste gauz bat jarriko det, gizon jator batek esan zidana, orain dala illabete inguru.
Bere pamiliarekin zan. Iru aur zituzten berekin. Laugarrena, ia azi samarra ta lagunakin ateratzen asia. Beste irurak, beren gurasoakin.
Asi gera esaten relijioko kontuak:
Sinismena asko galdu zaigu bolara ontan.
Eta onela mintzatu zan gure gizon jator ori:
Bai, gizona. Gurasoak ez daukagula betarik, presaka bizi gerala-ta, eskoletan ere ez diote ezer erakusten, ez dotriñik, ez relijioko gauzik; eta orra gure relijioa baztertu ia oso. Ni jaiero edo geienean joaten naiz mezetara. Batzutan larunbatean ere bai, jaiean norabait joan bear badegu.
Baiña ala zion gizon orrek: guraso asko dagoala mezetara joaten ez dana, tamalez.
Eta oso kezkati zegoan gure gizon ori, naiz-ta gizon jatorra izan.
|
Ala esan zidan, beste gauza askoren artean:
Gu, gaurko gurasoak, pamilia azitzen ari geranak, erresponsabilidade ikaragarria daukagu. Gaurko munduko gaztedia ikusita, nik asko supritzen det, eta supritu bearko degu aurrera ere, oraingo itxuraz.
Gizon ori Ernani'n bizi da aspaldian, eta ondo ezagutzen du Don Jose Maria gotzai jauna ere. Buru azkarra ta listoa zala esan zidan, eta bere gurasoak ere oso elizkoiak zirala.
Olakoetatik ateratzen nunbait azkarrak eta gizon jatorrak, ori atera dan bezela. Eta atera ditezela berriz ere, premia izango da-ta, oraingo martxan bagoaz.
Bukatu egin bearko det. Bestela esango didale beti gauz bat jartzen ari naizela. Baiña ez dira gezurrak, jakingarriak baizik, eta lagun urkoari on egingo dioten ustearekin.
Ala gertatu dedilla, eta agur bero bat aitonak, larogeigarren urtean.
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |