|
Joxe Ayerbe
Aita, Bartolo, seme-alaba eta erraiñekin.
GURE Joxe’ren galdera lengo egun batean:
— Zuk, aita, geiago idatziko zenukela diozu. Ez al zera oraindik aspertu? Ba, nik jarriko dizut lan pixka bat egin nai badezu.
Nik esan nion orduan:
— Nik egiteko moduko lana badek saiatuko nauk.
|
— Ara zer: Ni ere liburua ateratzeko asmotan nabil, aita, eta, itzaurrea zuk idaztea gustatuko litzaidake.
— Bai, motel, pozik egingo diat. Biar bertan asiko nauk gaiñera. Ik nerean egin uan bezin txukun eta ik merezi bezela ez diat egingo, baiña aal dedan ondoen egiten aalegiñak egingo dizkiat.
|
Joxe eta emaztea.
Gu, familian, oso ondo unituak izan gera beti. Elkarri errespeto aundian bizitu gera. Neri ez didate bein ere itz bat bueltatu bear ez dan moduan.
Denak dira bakoitza bere erara, baiña Joxe, bati-pat, familiko laguntzalle aundia izan degu beti. Bera eta bere alaba Mirari’k lagundu didate liburuak argitaratzen. Eta oraintxe ere, medikuarengana joan bear degula edo, au dala edo ori dala, berak eramaten gaitu segituan bere kotxearekin.
Joxe’k oso gazterik ikasi zuan baserriko lanak egiten. Amalau urterako nik baiño obeto sega pikatu eta belarra ebakitzen zuan. Amasei urte zituanerako baserritar egiña zan.
Etxean begenduan apopilo bat, oso mutil ona, eta ofizioz arotza zana. Aren bearra izan zan baserriko aparejuak egiteko: gurdi, lera, are, eskubare, segakirten eta abar.
Joxe’ri, ari begira egoten zalako edo, or sortu zitzaion arotzerian asteko gogoa. Berandu xamar zuan ofizioa ikasteko, emezortzi urte bai ordurako, baiña soldadu joaterako ia ofizial egiña zan. Beraz, bi ofizioren jabe zan ordurako: baserritar eta arotz. Guri ondo etorri zitzaigun etxean bear ziran mueble eta abar egiteko, lan asko egiten zuan eta.
Baiña, Joxe’k ere soldadu joan bear bere garaian besteak, bezela, eta Afrika’ra suertatu beste euskaldun batzukin batera. Eta ixil-ixilik joan egin bear, gu danok penetan utzi arren.
An naiko suerte txarra izan zuan, erniatik operatu bearrean gertatu zan; baiña berak etzigun, guri, ezer abixatu. Berarekin zegon baten etxekoak
|
esanda jakin genduan, eta oso ondo egin zuan ez esatea. Bestela gu pena ta kezka geiagorekin egongo giñan da.
Soldadu joan arte apenas emen bertsorik jarri zuan Joxe’k; nik ez det uste beintzat. Koartelean izan bear zuan soldadu lagunen bat bertsozalea edo, eta andik asi zan kartaz bertsoak bidaltzen. Gu berriz, poztu egiten giñan, umorean egongo zala pentsatuta. Soldaduzka aurretik, etxean jaietan eta famili billerak egiten genituanean aritzen giñan bertso zaarrak kantatzen. Joxe’k orduan bai nik idatzita emandakoak ikasi, baiña orain geienak aaztu egin zaizkio. Guk familiarteko denak degu bertsotarako griña: eta oraindik ere, otordu edo billera bereziren bat danean, aritzen gera zerbait. Bertso zaarrik etzaigu faltako. Berriak ere bai, orain arte nolako edo alako. Aoz-ao ni erdizkakoa eta ni aiñakorik ere ez dakit badan besterik. Baiña aurrera, orain arte bezela, segitzea desio diotet biotzez.
Joxe nekez asi zan, berandu, bertsoak idazten serio, esposatuta gero, baiña urte batzutan asko idatzi zuan. Liburu on bat osatzeko eta geiago ere badu, nunbait. Suerte on bat izan dezala liburua argitaratzeko eta familiko bizitzarekin. Nik ezin dezaket ezertan lagundu geiago.
Orrenbestez uztera niak lan au. Nik aal dedana egin diat. Ez nian egingo ik merezi bezin ondo ta txukun,baiña gustora egin diat.
Nik egunero eskatuko ziot, burua sano detan arte beintzat, Jainkoari nere otoitzetan famili danentzat gauzak ondo joan ditezen. Ala gerta dedilla.
|
Bartolo Ayerbe zanak
|