Xegundo Kalonje adiskideari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Xegundo Kalonje adiskideari

Joxe Ayerbe

Xegundo Kalonje adiskideari



Argizaiola au eta ondoren datozen lanak Joxe'k egiņak.



Liburu au argitaratzeko asmoa artu zutela-ta prestatzen asi nendin dei egin zidatenean, Xegundo’rena ere ateratzekoa zala esan zidaten; biak batera egiteko asmoa zutela. Berri ark izugarrizko poza eman zidan.

Nola ez nintzan, ba, poztuko, aspaldi batean, bertso-paper sariak
jasotzerakoan alkar ezagutu eta, orain, liburua ere batera argitaratzekoa dala jakiņik?

Baiņa, tamalez, ez degu oraingoan alkar ikusiko, Xegundo beste mundura joana da-eta, G.B. Edadean aldea izan arren, bereala egin giņan lagun. Izan ere ain zan iztuna eta atsegiņa...!


Il zanean, besterik ezin egin eta, au idatzi nuan berari buruz:

Adiskide bat joaten zaigunean, illeta elizkizunera joaten bagera eta sendi-artekoei samin-agurra emateko aukera izaten badugu eman, eliz-atarian aspaldian ikusi gabeko zenbait lagun zaar agurtu eta berriketa-aldi bat egin, ildakoa goraipatuz: "Ez ukan, ba, mutil txarra. Nik ez nekikan gaixo zegonik. Zaartzaroak ez dik eraman, baiņa leenxeago edo geroxeago danok egin bear dugun gauza izan; eta orri etzegok iges egiterik”. Eta antzeko gauzak esanez bukatzen dira, geienetan gure egitekoak.

Orain berriro, oietako adiskide jator bat galdu dut, baiņa, utzi eziņezko egin bearrak nituelarik, orixe egiteko ere aukerik ez nuan izan. Eta nere utsegitea aitortuz eta barkamena ezkatuz, berari zertxo bat esateko asmo eta naia sortu zait:

— Aizu, Xegundo, ain gogozkoa zenuen bertso-mundua dala medio, badira urte batzuk ezagutu zindudala, eta ain iztun atsegiņa eta apala izanik, bat-batean egin giņan lagun. Izketan asita, denbora asko baiņo leen jotzen zenuan bertso gaietara. Antxe aurkitzen zenuen gozamena izugarria izan nonbait!
Baserritarra ziņan izatez eta bizibidez, eta artan pasa zenituan, poz eta naigabe artean Jaunak dei egin zizun arteraņoko egunak. Badakit, baitere, besteak beste, lagunartean bertsotan aritzea zeņen gogozkoa zitzaizun. Baiņa, neri dagokidanez, bertso-jartzaile bezela ezagutzen zindudan, batipat.

Nik ez dakit, zuk, noiz eta nola osatzen zenituan ainbat bertso bikain, baiņa bear bada zelaitik edo ikullutik, lanak egin ondoren, sukalde txokora izarditan sartu eta legortzeko astirik gabe asiko ziņan, egunean zear buruan jirabiraka zenbilkien gaiari buruz itzak neurtzen. Agian, bazkal ondoko lokulluxkari uko egiņez edo, gauari elduaz, bein baiņo geiagotan. Asmatu al dut. Xegundo?

Nolanai ere or dago, zuk apalki eta ixiltasunean egindako lana. Eta iņoiz zalantzik izan bazenuen, jakin ezazu, guk arreta biziz eta atsegiņez irakurtzen genituela, zuk ain euskera goxo eta errezean burututako bertso guztiak.

Zure adiskide zintzo batzuengandik aipamen xamurrak jaso dituzu, baiņa, izango ote duzu merezi ainbai? Nik, nere eskasean, zerbait esan nai nizun. Zuk, ordea, geiago merezi duzula uste dut.


Aurki arte, Xegundo!











     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org