Negua


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Ayerbe Joxe »  Negua

Joxe Ayerbe

Negua



Ubegi, Joxe´ren jaiotxea negu beltzeko egun batean.



Beldurgarria da urtearo au, endemas edadean aurrera goazenontzat; zer esanik ez, zaar eta gaxorik daudenentzat. Udaberria noiz etorriko zai egoten bagera ere, negu tristea irixteko beldurrez. Etorriko ez balitz naiago. Gazteek, berriz, asko beintzat, alderantziz: neguko elurra nai jolasera joateko. Joan, nai badezute, baiña kontuz elurretako erori txarrekin; segundo batean egiten diran zauriak, sendatzen denbora asko bear dute-ta.


1
Ekaitz zitalak atea kax-kax
jotzen du negu beltzean,
ordu ta egun jakiñik ez du
urte-garai au eltzean.
Etor daiteke Abendua’n da
berdin-berdin Ilbeltz’ean,
bai gogor asko astindu ere
uste gabe etortzean.
2
Ordun izotza, elur txingorra
eta zer ez du egiten?
Alkarrengandik oso gertuan
ez ote dira izaten?
Oien zai dauden asko ta askok
ez dakit au badakiten:
guri animo ta poz aundirik
ez digutela ematen.


3
Esaera bat bada: “Elurrak
ateak ixten ditula”,
eta nik uste errespetoa
izan bear diogula.
Baiña, gaur, ainbat ixtimazio
etzun izango sekula,
bera ikusi arteko onik
badirudi ez degula.
4
Ekaitz-aldia datorrenean
zer gertatzen dan ikusi,
artzaia bere ardiak artu
eta menditik igesi.
Naiz askatasun osoan, antxe,
askoz lasaiago bizi,
artzaiarentzat ardi gaxoak
babestea da lenbizi.


5
Piztiak ere zer janik gabe
gelditzean badakizu:
berez igeskor izanagatik,
orduan ez ain betizu.
Janari billa oso gertura
inguratuko zaizkizu,
aientzat ere goseak txantxik
ez dula bixtan daukazu.
6
Txoriak dira leendabiziko
antzematen diotenak,
eta ekaitza badatorrela
iragartzen digutenak.
Beste paraje epelagora
bidea artzen dutenak,
baiña ez uste toki artara
irixten diranik denak.


7
Pasatu bear duten bidea
gertatzen zaie luzia,
zeru-aldea laiñoz beterik
eta ezin ikusia.
Izugarrizko otza batetik,
bestetik, berriz, gosia,
makiña batek bide erdian
galtzen du bere bizia.
8
Landare eta zuaitzak ere
ez ditu gutxi astintzen,
naiz ta ekaitzak jo, ez bait dira
beren tokitik mugitzen.
Datorkiena datorkiela,
antxe egon bear sufritzen,
gogorrak gaizki ta aulik ia
ez da bizirik gelditzen.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org