 |
|
 |
 |
|
Joxe Ayerbe
Nere buruarekin zer ikusia duten bertsoak datoz jarraian. Gai ezberdiñak erabiltzen ditut, baiña oso xinpleak dira: eguneroko bizitzan edonori gerta edo sor lekizkioken arazo eta gora-beerak.
Esate baterako, orain ez da entzuten baiña, larogeiko amarkadan edo, oso modan egon zan “BIOMANAN” itza. Propaganda ere alakoa eta, zenbait gai ikutu ezkero, danok erabiltzen genduan aotan.
|
Danok dakigu, beraz, zer dan, baiña bietako bat: oso ona da eta ez du propaganda bearrik, edo bein proatu duanak geiago nai ez eta erabat baztertuta gelditu da. Kustioa da ni neu ere proatua naizela. Propagandarengatik, besteak ikusten nitualako, premia naukalako edo presumitzeagatik, agian, baiña proatu; eta ara nere esperientzia: BIOMANAN? EZ, ESKERKIK ASKO
|
1
Dotore eta lirain
gazte geranean,
sasoia danean,
baiña urteak gora
dijoazenean...
eta “zilborra” azitzen
asten zaigunean,
komeriak luzitu
bear degunean,
batez ere udara
datorkigunean.
|
2
Naiko ongi konpondu
arren gaiñontzean,
udara eltzean,
errejimena jartzen
da gure etxean,
“BIOMANAN” eguerdin
eta arratsean,
aserre ibiltzen naiz
dieta jartzean,
ez dakizute asko
nolako “letxean”.
|
3
Lenengo farmaziko
baskulan pixatu,
txartela eskatu,
an, zenbat kilo diran
gero apuntatu.
Galdu bearrekoak
ondo kalkulatu,
pixua astean bein
zintzo kontrolatu,
eta ze ”BIOMANAN”
nai dan aukeratu.
|
4
Gu, geienok, izanik
moko fiñekoak,
nai dan motakoak,
erosi ditzakegu
ara nolakoak:
txokolate, marrubi,
moka gustokoak,
oiek dira, nik beintzat,
proatutakoak,
gustoz ezezik denak
oso antzekoak.
|
5
Alimentua badu,
esaten dutenez,
edozein edanez,
gauean okerrena,
an nunbait egunez.
Gosearekin kasik
lo egin eziñez,
tripa soiñuka utsik
dagola esanez,
ixiltzen da ur trago
batzuek egiñez.
|
6
“BIOMANAN” bereak
egiten astean,
jateai uztean,
lau kilo galdu nitun
lenengo astean.
Au zioten nigatik,
denak, ikustean:
“beste bat ematen du
zilborra jextean,
or dabil Robert Redford
dalako ustean.
|
7
Bigarrenean iru
kilo gutxiago.
galtzak lasaiago,
umore ta jenioz
geroz okerrago.
Au nion, nerekiko,
pixkat geroago:
martxa ontan nerekin
gauz onik ez dago,
janari klase ori
ez det nai geiago!
|
8
Naiago det ibili
leengo esanetan,
betiko moldetan,
presumitu ez arren
gero Ondarreta'n.
Gorriak jasan ditut
ainbat egunetan,
bi egun pasatzeko
mundu txar onetan;
nola asi nintzan ni
olako lanetan?
|
9
Emanagalik zenbait
uste ta iritzi,
garbi nai det utzi:
argaltzeko oberik
nik ez det ikusi.
Naiago det, ordea,
leengo eran bizi:
naikoa jandakoan
zilborra igurtzi:
goseak bizitzeak
ez bait du merezi!
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |