|
Serafin Baroja. Pudente
BIGARREN AKTOA
* * *
Pudenteren etxe barrunbea, Saloi handi bat. Ezkerretara, harrizko horma batean, ate ezkutu bat.
PUDENTE.
|
Festara
|
|
|
Ez dator oraindik; ez dator!
Daukadan erampea Abernoetan ez dago;
ez dute han padezitzen nik hemen baina gehiago.
Gizon hori agertu da nire Fulvia ebatsitzera,
zerutik datorkidan errainu izpia itzaltzera.
Zergatik bihotza ez nion atera lurpean?
Zor dizkit bi bizi, kobratuko niozkan batean,
odoletan, han bertatik,
ala Clodia nola Fulviagatik.
|
Oharrak :
Erampea: oinaze
|