 |
|
 |
 |
|
IV. IRUDIA
EUJENIO ETA LIBORIO
Liborio
Hemen ere bai al da Rositaren bat?
Eujenio
Zer bada? Etxean honela al zarete?
Liborio
Gizona! Rosita moņoņa gora, Rosita polita bera, eztarriko zuloraino betea naukate.
Eujenio
Zuen neskazaharrari norbait al dabilkio ondotik?
Liborio
Neskazaharra? Ez dizu berak entzuten!; sudur ertzean bazenituzke bi. (Bi masaileko.)
Eujenio
Saguzar-tar Rosita, zapata hauen jabea, ezkondu al da?
Liborio
Bai, gizona; gaur da Romualdo de la Quintanila eta Perez de Rostrofeon jaun-andrea.
Eujenio
Zenbatena?
Liborio
Batena.
Eujenio
Bat al da hori guztia?
Liborio
Artilleriako kapitain bat.
Eujenio
Artilleroa izan behar hura hartzeko!
Liborio
Ez dauka berak horretako! Ez dituzu ikusten elkarrekin kalean! Ehun urte badituzte bien artean, eta hemezortzikoak dirudite.
Eujenio
Txoroak!
Liborio
Eta ez emaztearengatik ezer esan. Lehengo egunean, batek begiratu egin ziola edo ez ziola, hartzen du zintzilik zeraman ezpata, eta kankarrarekin garondoan jo zuen.
Eujenio
Eta zer esan zion besteak?
Liborio
Ai!!
Eujenio
Beste ezer ez?
Liborio
Ez, korderik gabe erori zen eta.
Eujenio
Astoa!
Liborio
Izugarrizkoa. Ez diote elkarri ezer zor. Itsusia baldin bada bat, zakur presakoa dirudi besteak, bere letagin eta guzti.
Eujenio
Zakur presakoa? Orduan ez da harritzekoa saguzarraren atzetik joatea... usainean.
Liborio
Bai usainean. (Behatzekin diru usaina erakutsiaz.)
Eujenio
Adiskidea! Ez zaitu nagusiak ikusten!
Liborio
Zer nagusi eta zer morroi. Oraintxe ernegatu zait. Soldadu etorri erregeri zerbitzera, diotenez, eta pixa-mordoilokeria guztiak egiten hor narabilte. Lurrari argizaria ematen, andrearen gonak garbitzen, eltzeari aparra kentzen, oheak egiten...
Eujenio
Eta orinalak husten.
Liborio
Baita.
Eujenio
Eta laster... looo... (Haurrari lo harrarazteko antzera.)
Liborio
Gezurra duk! Nahiago diat arrestatuta kuartelera joan.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |